58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batzarrak, 2024ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen erakunde horren 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen toki-erakundea) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) 271. artikuluari, 235. artikuluari dagokionez.

Monteagudon, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2403902