58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Udalen Batasunak, 2024ko martxoaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, nahi dutenek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da, eta beteko da hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Zubietan, 2024ko martxoaren 4an.–Lehendakaria, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2404095