58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 27.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 942.813,26 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 50,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 970.463,26 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 867.352,63 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 80.827,11 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.033,52 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.250,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 970.463,26 euro.

Buñuelen, 2024ko martxoaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2403886