58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

8E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena kanpaleku turistiko baten antolamendu plan berezi independentea, Berueteko 12. poligonoko 548. lurzatian, Basaburuko udal-mugartean. Iban Paskual Matelo da sustatzailea.

Basaburuko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da kanpaleku turistiko bat antolatzea lurzoru urbanizaezinean; ez dagoenez udal planean aurreikusita, plan berezi independente (PBI) gisa tramitatzen da.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 919E/2020 Ebazpenaren bidez, kanpaleku turistikoa ezartzeko plan bereziaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, ingurumenean ondorio nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2020ko urriaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ikusirik bai aurkeztutako dokumentazioa bai Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostena, bidezkoa da plana behin betiko onestea, eta gogoraraztea eginen diren eraikuntza-jarduerek indarreko legedian ezarritako tramiteak bete beharko dituztela, hala ematen baita aditzera espedientean jasotako txosten sektorialetan: suteen aurkako autobabes-plana, obra zehatzetarako berariazko lurralde-baimena eta turismo-jardueraren erregistroa, besteak beste.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea kanpaleku turistiko baten antolamendu plan berezi independentea, Berueteko 12. poligonoko 548. lurzatian, Basaburuko udal-mugartean. Iban Paskual Matelo da sustatzailea.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Basaburuko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2403444