58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Eskumenak eskuordetzan ematea ezkontza zibila egiteko

Sartagudako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2024 espedientea eta, hura 2024ko maiatzaren 6an udal bulegoetan egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Beatriz Santos Belinchonek, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren 26/2024 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 40/2015 Legearen 12. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Paolo Albanese Weissen esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du eragina.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udal bulegoetan egiteko.

Sartagudan, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.

Iragarkiaren kodea: L2403818