58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2403823