58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2024ko udal aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Erriberrin, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2403762