58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2024rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Behin betiko onespena

Oizko Udalak, 2024ko urtarrilaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 29an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2024rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak egon daitezen.

Oizen, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

ZERGAK

1.–Kontribuzioa: %0,22.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Iragarkiaren kodea: L2403612