58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofiziala izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa (funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa). Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko martxoaren 4an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko ekainaren 14ko erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, 2023ko ekainaren 23ko 1. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko ekainaren 30eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofiziala izateko lanpostu bat betetzekoa, funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa. Deialdi horretako epaimahaiak izendapen-proposamen bat aurkeztu du 2024ko otsailaren 20an, Mikel Ozcoidi Latorre jauna izangaiaren alde.

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostu bat (funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa) oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Mikel Ozcoidi Latorre jaunaren aldeko izendapen-proposamena.

2. Mikel Ozcoidi Latorre jaunari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezan deialdiko 8.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 4an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2403948