58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean.

Mañerun, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

MAÑERUKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Plaza zenbakia: 1. Liburuzaina, lanaldi partzialean (lanaldiaren %30). Lan-araubidekoa. Maila: C. Mailako osagarria: %12.

Izenen zerrenda

Plaza zenbakia: 1. Zamora, García, María Ángeles. Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna Antzinatasuna: 2001-10-08.

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNEKO LANGILEAK (ARTAZUKO, ZIRAUKIKO, GIRGILLAOKO ETA MAÑERUKO UDALAK)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak; hona hemen:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–2 administrari (1 lanaldi partzialean).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialean).

Iragarkiaren kodea: L2403552