58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Iturmendiko Udalaren 2024ko plantilla organikoan, administrari-ofizialaren lanpostu bat sortzeko, C mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Iturmendin, 2024ko otsailaren 24an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2403854