58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari-lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko otsailaren 19an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

2. Deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bai eta Parlamentuaren webgunean ere.

Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Honako hauek dira deialdi honen:

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzea Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari-lanpostu huts bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunduna, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.

1.2. Oposizio-lehiaketa eginen da betiere heldurik 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta horrek gerora izandako aldaketetan xedatuari eta, osagarri modura, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, zeinak onesten baitu Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedatuari, zeinak onesten baitu hori garatu eta exekutatzeko Sarrera-erregelamendua.

1.3. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen den izangaiak Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, teknikarien kidegokoentzat (goi mailako eskala) ezarritako eginkizunak beteko ditu eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko ditu. Haren eginkizunak izanen dira orokortasunez ezartzen direnak 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 8.2. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko Erregelamenduko 11. artikuluan. Besteak beste, honako hauek: Legebiltzarraren jarduerari buruzko komunikazio-lanak egitea, hainbat euskarritan, bai eta komunikazio-estrategiaren zuzendaritza-, plangintza-, analisi- eta kudeaketa-eginkizunekin lotutako beste edozein zeregin profesional ere, barne hartuta prentsa arloko aholkularitza ematea Legebiltzarreko organoei eta gainerako zerbitzuei, eta bere prestakuntzaren arabera ataleko burutzak agin diezazkiokeen lanak.

Lanpostua Prentsa Atalari atxikirik dago, zeina Nafarroako Parlamentuko Idazkaritza Nagusiaren mendekoa baita.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen dio hautatuari, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostua A mailakoa da eta horren lansariak izanen dira maila horri dagozkionak gehi Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak.

1.6. Izendatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatua izanen da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidera afiliatuta badago jadanik, ezen kasu horretan aukeratu ahal izanen du araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Lanaldia gauzatuko da Nafarroako Parlamentuko langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostua betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiar nazionalitatea, Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa edukitzea.

Espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Kazetaritzako, informazio-zientzietako edo ikus-entzunezko komunikazioko unibertsitate gradu- edo lizentziatu-titulu ofizial baten edo horietakoren baten baliokide gisa deklaratua izan den titulu ofizial baten jabe izatea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean lortu badute, lanbide arautuen esparruan, beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala.

d) Eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean edukitzea Euskarako C1 maila frogatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetatik; edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat; edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

e) Kasuan kasuko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Kasuko eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izatea, ezta diziplinako kaleratze bidez kanporatua izatea ere.

2.2. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

3. oinarria.–Eskabideak, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzendu beharko zaizkio, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea, 1-Iruña), edo administrazio-araudi indardunaren araberako beste erregistro batzuetan.

Nafarroako Parlamentuaren Erregistroan aurkeztuz gero, eskabidea eta haren kopia bat aurkeztu beharko dira. Kopia hori zigilatu eta interesdunari itzuliko zaio, izen-ematearen ziurtagiri gisa. Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 17:30era; eta ostiraletan, 09:00etatik 14:30era.

3.2. Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, posta-langileak eskabideari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtapena egin aurretik.

3.3. Eskabidea I. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa izanen da, eta interesdunentzat eskuragarri egonen da Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean eta Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean.

3.4. Parte-hartze eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituztela eskabide-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko dute. Era berean, deialdian parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia aurkeztu beharko da.

3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien kopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko aitorpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten duen inolako diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatearena.

3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek zilegi izanen dute balizko denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituzten ariketarako. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute parte hartzeko eskabidean, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak, eta legezko desgaitu-izaeraren frogagiria erantsi beharko dute, zeina organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat izanen baita.

3.8. Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideek 41,60 euro balio dute; hartara, transferentzia bat eginen de Nafarroako Parlamentuaren honako banku-kontu honetara: ES47 3008 0218 843490314824 (Nafarroako Rural Kutxa). Azalpenean honako hau jarri beharko da: "Parlamentuko Komunikazioko teknikariaren deialdiko azterketa-eskubideak", bai eta bidaltzailearen izen-abizenak ere. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskabideari atxikiko zaio.

Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak, zeinek legezko desgaitu-izaera dutelako ziurtagiria aurkeztu beharko baitute.

b) Deialdi hau argitaratzen den egunerako, langabetu gisa gutxienez hilabete bat inskribaturik daramaten pertsonak, baldin eta inskribaturik egon diren bitartean enplegu egokirako inolako eskaintzari uko egin ez badiote eta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez badiote arrazoi justifikaturik gabe, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik ez badute, hilean zenbatuta.

Honela frogatu beharko da b) apartatuan aurreikusitako salbuespena:

–Langabetua dela frogatzeko, behar den enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan, langabe gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta berariaz adieraziko da inskribatuta egon den bitartean ez diola uko egin eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, arrazoi justifikaturik izan gabe.

–Interesdunak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko du ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik; horretarako, deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberako agiria aurkeztuko du.

3.9. Halaber, baldin eta lehiaketaldian baloratzeko merezimendurik aurkeztu nahi bada, parte hartzeko eskabideari merezimendu horien zerrenda erantsi beharko zaio nahitaez, III. eranskineko ereduaren araberakoa. Epaimahaiak baloratu ahal izan ditzan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko froga-dokumentazioa, zeina IV. eranskinean deskribatutakoaren araberakoa izan beharko baita.

Izendapenerako proposatua den izangaiak merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak aurkeztu beharko ditu, 8.3 oinarrian adierazitako gainontzeko dokumentuekin batera. Dokumentu horiek ez badira zuzenak, edo aurretiaz aurkeztu eta lehiaketa-fasean baloratu direnekin ez badatoz bat, izangai horren aldeko izendapen-proposamena automatikoki indargabetuta geratuko da, eta izangaia deialditik kanporatua izanen da.

4. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Zerrenda horretan agertuko dira onartutako nahiz baztertutako izangaien izen-deiturak. Izangai bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka eta haiek egindako balizko akatsak zuzentzea.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubiderik itzuliko, baldin eta deialditik at gelditzeko arrazoia izangaiari egoztekoa bada.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan agertzen direnei aitortu egiten zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel litekeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsutasunezko jokabideagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Mikel Zabaleta Aramendia jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren idazkaria.

Ordezkoa: Ainhoa Unzu Garate andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea.

Epaimahaikidea: Josetxo Martínez Itoiz jauna, Nafarroako Parlamentuko Prentsako atalburua.

Ordezkoa: Manuel Lorenzo Pina jauna, Aragoiko Gorteetako Komunikazio eta Partaidetzako Zerbitzuko burua.

Epaimahaikidea: Fermín Erbiti Zabalza jauna, Nafarroako Kontuen Ganberako komunikazioko arduraduna.

Ordezkoa: Kepa Egurbide Aragón jauna, Eusko Legebiltzarreko komunikazioko teknikaria.

Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Isabel Cañas Palacios andrea, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

6.2. Baldin eta, legez ezarritako abstentzio- eta errefus-arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaeran aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Hautatu gabe geratzen diren epaimahaikideak izangai onartuen nahiz baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin hautatuko dira.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez bere kideen gehiengo osoa ez bada bertaratu. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan beharko dute egon.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeaz eta aplikatzeaz sor daitezkeen ebazkizun guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetako bat beraiei aplikatzeko modukoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak beregana ditzake proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehenik, lehiaketaldia izanen da; eta ondoren, oposizioaldia.

7.1. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldia oposizioaldiaren aurretik eginen da, eta izangaiek alegatu eta justifikaturiko merezimenduak deialdi honen IV. eranskineko baremoari jarraituz kalifikatzean datza.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta haren balorazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak edozein unetan eskatu ahalko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak izangai bakoitzari esleitzen dizkion merezimenduak arrazoituz baloratuko ditu, baremoko atal bakoitzari jarraikiz, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Lehiaketa-fasea amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duen zerrenda argitaratuko du Parlamentuaren webgunean, izangaien balizko erreklamazioei begira, bost egun baliodunez. Erreklamaziorik egonez gero, epaimahaiak ebatziko ditu, horren ondorioz prozedura eten gabe.

7.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia 2024ko urriaren 1etik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

7.2.1. Oposizioaldian bi proba eginen dira, bat teorikoa -bi ariketakoa- eta bestea praktikoa –ariketa batekoa–. Guztira 70 puntu eskuratu ahalko dira. Hiru ariketak baztergarriak izanen dira. Horiek gainditzeko, bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko da, gutxienez ere. Era berean, izangaia bazterturik geratuko da baldin eta lehen eta bigarren probetako edozein gai edo kasu praktikotan, hurrenez hurren, 0 puntuko kalifikazioa ematen bazaio.

7.2.2. Oposizioaldia proba teorikoarekin hasiko da. Proba horrek 40 puntuko balorazio globala izanen du, eta egun ezberdinetan, epaimahaiak behar bezala seinalaturiko datetan, eginen diren bi ariketaz osaturik egonen da:

a) Lehen ariketa teorikoa: Proba honetan test erako 40 eta 50 galdera arteko galdetegi bat erantzun beharko da, non galdera bakoitzerako lau erantzun emanen baitira aukeran, horietatik balioduna bakarra izanik. V. Eranskineko A gai-zerrendan (zati orokorra) jasotako edukiari buruzkoak izanen dira. Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da. Lehen ariketan 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta gutxienez 5 puntu atera beharko dira gainditzeko. Ariketa hasi aurretik, epaimahaiak hura egiteko denbora zehaztuko du, zeina bi ordukoa izanen baita gehienez ere.

b) Bigarren ariketa teorikoa: V. Eranskineko B gai-zerrendatik (zati espezifikoa, bi bloketan banatua) ausaz aukeratutako bi gai idatziz garatu beharko dira. Zehazki, B1 blokeko gai bat garatu beharko da, eta B2 blokeko beste bat. Bi gaiak zozketaz aukeratuko dira. Ariketa hasi aurretik, epaimahaiak hura egiteko denbora zehaztuko du, zeina bost ordukoa izanen baita gehienez ere.

Bigarren ariketa hori gehienez ere 30 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 15 puntu emanen dira. Gainditzeko, gutxienez ere 7,5 puntu lortu beharko dira gai bakoitzean.

Batez ere, azaldutako ezagutzak baloratuko dira, bai eta horien antolamendu eta formulazio egokia ere.

Proba bukatu ondoren, izangaiek gutun-azal batean sartuko dituzte idatziak dauzkaten folioak. Interesdunak eta epaimahaiko idazkariak izenpetuko dute hegalean, eta idazkariak bere zaintzapean gordeko du gutun-azala.

Epaimahaiak adierazitako egunean, izangaiek bigarren ariketako bi gaien irakurketa publikoa eginen dute. Hurrenkera alfabetikoaren arabera, izangaiek beraiek izenpeturiko gutun-azalak irekiko dituzte epaimahaiaren aurrean, eta jendaurrean irakurriko dituzte gaiak. Epaimahaikideek, gai-irakurketaren ondoren, gaiari buruzko argibideak edo azalpen zabalagoak eskatzen ahalko dizkiete izangaiei. Ariketen jendaurreko irakurketa amaitzen denean, epaimahaiak kalifikatu eginen ditu ariketak, horiek aztertu eta analizatu ostean.

7.2.3. Proba teorikoa amaiturik, proba praktikoa eginen da. 30 puntuko balorazio globala izanen du, eta gainditzeko, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira horretan. Proba bakarra izanen da, eta epaimahaiak adierazitako egun, data eta orduan eginen da:

Proba praktikoan, epaimahaiak planteatutako kasu praktiko bat edo batzuk idatziz ebatzi beharko dira, gai-zerrendarekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin zerikusia dutenak. Besteak beste, honako hauek izan daitezke: prentsa-oharrak eta artikuluak idaztea; informazio-ekitaldiak antolatzea eta horien berri ematea; komunikazio-planak egitea, eta sare sozialetarako estrategiak diseinatzea. Ariketaren gehieneko iraupena bost ordu izanen da. Proba hori ordenagailuz egin ahalko da, Microsoft Officeko tresnen euskarriarekin.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: azaldutako ezagutza teknikoen maila; azalpenen argitasuna eta kalitatea; sintesi-gaitasuna eta ezagutza desberdinen erabilera konbinatua.

Erantzun ez den edo epaimahaiaren iritziz 0 puntu merezi duen edozein kasu praktikok izangaia baztertzea ekarriko du.

Ariketa hau egiteko, izangaiei beharrezkoak diren materialak emanen zaizkie. Ezin izanen da inolako testurik kontsultatu, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik erabili ere. Soilik tinta urdineko nahiz beltzeko bolaluma bat erabili ahalko da, punta lodikoa.

Proba praktikoa plika itxien sistemaren bidez zuzenduko da. Horretarako, izangaiek, proba bukatutakoan, idatzi dituzten folioak gutun-azal handi batean sartuko dituzte, beren izena jarri gabe. Ondoren, beren izena gutun-azal txikiago batean jarriko dute, zeina aurreko gutun-azalari atxikiko baitzaio. Bi gutun-azalak itxita aurkeztu beharko dituzte. Proba bukatutakoan, epaimahaiak zenbaki bera jarriko du bi gutun-azaletan. Ariketak zuzendu eta puntuazioa kasuan kasuko plika-zenbakiari esleitu ondoren, jendaurrean irekiko da gutun-azal txikia, ariketa bakoitzaren egilearen izena zehazteko.

Plikak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren iragarki oholean eta webgunean.

7.2.4. Probetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz nahikoa den beste identifikazio-agiri ofizialen bat. Azaltzen ez diren izangaiak edo haien nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Probetarako deia gutxienez ere 48 ordu lehenago argitara emanen da, eta deialdi honen 10. oinarrian ezarritako moduan. Deian zehaztuko da proba egitera deitutako izangaien zerrenda eta zer toki, egun eta ordutan eginen den.

7.2.5. Oposizioko probak abian dauden denboran, denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak eginen dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda halakoak propio eskatzen dituzten pertsonentzat, parte hartzeko eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7.2.6. Proba bakoitza kalifikatu ostean, epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du, interesdunek egoki deritzotena alegatu ahal izatekoa.

8. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen-proposamena eta agiri-aurkezpena.

8.1. Bi proben kalifikazioa bukatu eta lehiaketa-fasearen emaitza gehitu ondoren, epaimahaiak gainditzaileen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean. Izangaiek oposizio-lehiaketan lortu dituzten kalifikazioak adieraziko dira zerrenda horretan, puntuazioaren araberako ordenari jarraikiz, lehiaketaldian, lehenbiziko proban eta bigarren proban lortutako puntuazioa zehaztuta.

Oposizio-lehiaketaren puntuazio osoan gertatzen diren berdinketak proba praktikoan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde ebatziko dira, eta berdinketa mantendu egiten bada, kontuan hartuko dira proba teorikoan lorturiko puntuazioak. Berdinketak irauten badu, lehiaketaldian puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta berdinketak bere horretan segitzen badu, propio deituriko jendaurreko ekitaldian eginiko zozketa bidez ebatziko da.

8.2. Kalifikazio-epaimahaiak guztizko puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposaturiko izangaiak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkio Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatu ondoren izangaiari itzultzeko:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) 2.1.c) eta 2.1.d) oinarrietan eskatutako tituluak, edo horien jaulkipenerako eskubideak eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen zen egunean ordainduta izatearen gordekina.

c) Lehiaketa-fasean alegaturiko merezimenduen jatorrizkoa. Dokumentu horien zuzentasun ezak, edo aipatu dokumentuak aurretiaz aurkeztuekin bat ez etortzeak, ondorio gisa ekarriko du izendapen-proposamena automatikoki indargabea izatea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

d) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin denean.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria izateari buruzko frogagiria.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo etenarazia ez izanaren eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko adierazpena.

f) Zin-egite edo hitz-ematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

g) Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finko izanez gero, halaber aurkeztu beharko du izaera hori eta aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren gainerako inguruabar eta aurrekariak -hala nola sarrera, antzinatasuna, maila, administrazio-egoerak eta abar- frogatzen dituen ziurtagiria.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkezten ez dituen izangaia ezin izanen da izendatu, eta haren egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, bere eskabideko faltsutasunagatik legokiokeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 8.1 apartatuak aipatzen duen gaindituen zerrendan jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Deialdi honen 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztuta daudenean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko du proposatua izan den izangaia. Izendapena Nafarroako Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiak bere karguaren behin betiko jabetza hartu beharko du, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

9.3. Ulertuko da epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak oposiziotik eratortzen diren eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, deialdi honetako 8. oinarrian aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin beteko da lanpostua, aurreko apartatuan azaldutako modu berean jardunez.

10. oinarria.–Jarduketak argitaratzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharrekoak diren izapideak ezertan galarazi gabe, Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean argitaratuko da deialdiko probak eta kalifikazioak direla-eta epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria izan daitekeen beste edozein informazio orokor ere.

11. oinarria.–Aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrenda hauek eginen dira, hautaprozesuan parte hartu eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1) Gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten pertsonen zerrenda, hautaprozeduran lortutako puntuazio handienaren arabera ordenatua.

2) Hautaprobaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, honako lehentasun-ordenaren arabera antolatua:

a) Proba gaindituen kopuru handiena.

b) Proba gaindituetan lorturiko guztizko puntuaziorik handiena.

Azken emaitzan berdinketarik izanez gero, lehiaketaldian puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta horrela ere berdinketa mantentzen baldin bada, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako jendaurreko ekitaldi batean.

12. oinarria.–Aurkeztutako agiriak.

12.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epe batean zehar aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, izangaiek agiriak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

13.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz kalifikazio-epaimahaiak deialdi hau aplikatuz erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Parlamentuko Mahaiari, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: .........................................................................................................................................

Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ...................................................................... (honekin batera, horren fotokopia).

Jaioteguna: ..............................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

Herria: .....................................................................................................................................................

Probintzia: ...................................................................................... Posta-kodea: ..................................

Telefonoa(k): ...........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................

2) Desgaitasun-frogagiria (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasun bat dut, zeina parte-hartze eskabidearekin batera frogatzen baitut (legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren fotokopia eransten da).

Desgaitasun hori dela-eta, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazitako arrazoiengatik. (aparteko orri batean zehaztuko dira desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak).

3) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak.

Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideen tasa ordaindu dut (honekin batera, diru-sarreraren frogagiriaren kopia).

Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua.

Gutxienez deialdi honen argitaratze-egunaren aurreko hilabetean langabezian egotea, deialdiaren 3.8.b) oinarrian azaldutako baldintzetan, eta hilean lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea (honekin batera, Enplegu Bulegoaren ziurtagiria, zeinean jasotzen baita langabetu-inskribatzearen data eta inskripzio-aldian zehar ez zaiola uko egin inolako lan-eskaintza egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, bai eta II. eranskineko ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena).

4) Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa.

Erantsirik doa deialdian parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia.

Erantsirik doa euskarako C1 maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiriaren kopia, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu batena, deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen dena.

5) Merezimendu-lehiaketa.

Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua eransten da, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

Aurreko zerrendan sartzen diren merezimendu alegatuetako bakoitzaren frogagiria eransten da.

6) Halaber adierazten dut:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta ez dudala xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez naizela ez desgaitua ez etenarazia izan eginkizun publikoetan jarduteko.

–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

–Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak epe ezarrian aurkezteko, bai eta lanpostuaren jabetza hartzeko ere nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

ESKATZEN DUT onartua izatea deialdi horretan, zeina baita oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikariaren lanpostu huts bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunekoa, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Deialdia .......................... datako ...................... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua da.

..................................................(e)n, 2024ko ...............................ren ..............................(e)(a)n

(Sinadura)

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta:

Arduraduna eta helburua: Nafarroako Parlamentuak tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuak, eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistratze eta kudeaketarako beharrezkoak diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: Helburua oinarritzen da legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzean. Funts juridikoa honako hau du:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: Orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta errefusatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea, 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Datu-gordetzea: Datuak gordeko dira Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Arauek xedatzen dutenari jarraituz. Arau horiek 2000ko maiatzaren 15ean onetsi zituen Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, eta 2000ko ekainaren 8ko 48. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA.

II. ERANSKINA.–ERRENTA JASOTZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: .........................................................................................................................................

NAN zenbakia: ........................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

Nire erantzukizunpean ADIERAZTEN DUT, Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari-lanpostu bat –euskarako C1 hizkuntza-eskakizunduna, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa– betetzeko deialdiak azterketetarako eta espediente-formalizaziorako ezartzen dituen eskubideak ordaintzetik salbuetsia izatearen ondorioetarako –deialdia .............................................................. data duen ............................. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen–, ez dudala jaso lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik, hilean zenbatuta, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon naizen denbora-epean, zeina agertzen baita kasuko enplegu zerbitzuak jaulkitako eta honi atxikitako agirian.

......................................................(e)n, 2024ko ...............................ren ..........................(e)(a)n.

III. ERANSKINA.–ALEGATUTAKO MEREZIMENDUETARAKO ZERRENDATZE-EREDUA

Izen-abizenak: ........................................................................................................................................ NAN zenbakia: .................................... Deklaratzen dut ezen, Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikari-lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunduna, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren IV. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideei dagokienez, honako hauek direla baloraziorako aurkezten ditudan merezimenduak:

a) Lanbide-esperientzia:

ADMINISTRAZIO
PUBLIKOA

EPEA

a.1)

Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan emandako zerbitzuak A mailako kazetari, komunikazioko teknikari edo ikus-entzunezko komunikazioko lanpostu batean

a.2)

Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak A mailako kazetari, komunikazioko teknikari edo ikus-entzunezko komunikazioko lanpostu batean

b) Beste merezimendu batzuk:

b.1)

Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren maila baliokidekoa eta gehigarria den titulazio akademiko ofiziala

Titulazio ofiziala

b.2)

Deialdi honetan parte hartzeko eskatutako goi-mailako ikasketei buruzko doktoregoa

Titulazio ofiziala

b.3)

Unibertsitate Masterraren titulu ofiziala

Titulazio ofiziala

b.4)

A mailako kazetari, komunikazioko teknikariaren edo ikus-entzunezko komunikazioko teknikariaren lanpostu baterako oposizio edo oposizio-lehiaketa gainditua, Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batean, edo edozein administrazio publikotan

Ebazpena / argitalpen ofiziala / ziurtagiri ofiziala

b.5)

Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko mailak

Maila

Titulazio ofiziala

Atxikita bidaltzen d(ir)a aurreko apartatuetan alegaturiko merezimenduetako bakoitzaren frogagiria(k).

...................................................(e)n, 2024ko ...........................ren ................................(e)(a)n

(Sinadura)

IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Lanbide-esperientzia (18 puntu gehienez ere).

Deialdi hau NAOn argitaratzen den egunera arte Nafarroako Parlamentuan, beste erakunde parlamentario batzuetan eta beste administrazio publiko batzuetan A mailako kazetari, komunikazioko teknikari edo ikus-entzunezko komunikazioko teknikariaren lanpostu batean emandako zerbitzuak 18 puntura bitartean baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan emandako zerbitzuak A mailako kazetari, komunikazioko teknikari edo ikus-entzunezko komunikazioko teknikariaren lanpostuan, funtzionario-izaerarekin edo 1991ko martxoaren 20ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako aldi baterako langileak kontratatzeari buruzko 2022ko martxoaren 21eko Erregelamenduan edo gainerako erakunde parlamentarioetako antzeko araudian langile-kontrataziorako aurreikusitako edozein modalitateren arabera: 2 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak A mailako kazetari, komunikazioko teknikari edo ikus-entzunezko komunikazioko teknikariaren lanpostuan, dela funtzionario-izaerarekin, dela langile-kontratazioari dagokionez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan, Nafarroako administrazio publikoetan administrazio-araubideko langile-kontratazioa arautzen duen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan edo beste administrazio batzuetako antzeko araudian aurreikusitako edozein modalitatetan: 1 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

Apartatu honetako baremoa aplikatzeko irizpideak:

1. Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

4. Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan enplegatutako lanpostuan emandako zerbitzu gisa. Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

5. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

Dokumentazioa, a) apartatuko merezimenduak frogatzekoa:

Emandako zerbitzuak kasuko erakunde parlamentarioko edo administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-egunak, bai eta guztizko egun kopurua ere.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 12 puntu).

b.1) Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren maila baliokidekoa eta gehigarria den titulazio akademiko ofizial bakoitzeko: 3 puntu.

b.2) Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskatutako goi-mailako ikasketei buruzko doktorego bakoitzeko: 1,5 puntu.

b.3) Master unibertsitarioko titulazio ofizial bakoitzeko: puntu 1.

b.4) A mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan oposizio edo oposizio-lehiaketa bat gainditu izateagatik: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1,5 puntu emanen dira. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu ofizial bat edukitzeagatik 0,75 puntu emanen dira.

Irizpideak, b.5) apartatuko baremoa aplikatzekoak:

1. Hizkuntza bakoitzeko, erdietsitako maila gorenaren titulua edo ziurtagiria baizik ez da baloratuko.

2. Hizkuntza bereko maila bereko titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, behin bakarrik puntuatuko da hizkuntza horren ezagutzaren frogaketa.

Dokumentazioa, b) apartatuko merezimenduak frogatzekoa:

b.1) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, kasuko baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

b.2) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

b.3) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

b.4) Izangaiak oposizioa edo oposizio-lehiaketa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren kopia bidez.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiriaren kopia aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

V. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

A gai-zerrenda (zati orokorra)

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak.

3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala.

4. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

5. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaera eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

6. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta kide diren estatuetako ordenamendu juridikoaren arteko harremanak. Politika amankomunak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: Iturrien hierarkia. Legea. Lege-indarra duten exekutiboaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahalmena.

8. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolaera. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak. Izaera. Ezaugarriak. Edukia. Aldaketa-prozedura.

9. gaia.–Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa.

10. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroako Foru Erakundeak.

11. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Erreforma. Haren araubidea Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduan.

12. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza-organoak. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

13. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaera eta eskumenak. Parlamentuarekiji eta Kontuen Auzitegiarekiko harremanak.

14. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautaketa, kargu-uztea eta ordezpena. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako Arartekoarekin dituen harremanak.

15. gaia.–Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen 16/1986 Foru Legearen aipamena.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua: taxuketa- eta erreforma-prozesua.

17. gaia.–Autonomia parlamentarioa Nafarroako Parlamentuan.

18. gaia.–Konstituzioaren 20. artikulua. Adierazpen-askatasuna eta informaziorako eskubidea. Kontzientzia-klausula eta sekretu profesionala. Aurretiazko zentsura. Zuzentarazpen-eskubidea.

19. gaia.–Konstituzioaren 23. artikulua. Parte-hartze politikorako oinarrizko eskubidea. Kargu publikoak eskuratzeko eskubidea.

20. gaia.–Parte-hartze politikoa: ordezkaritza-demokraziako tresnak eta zuzeneko demokraziako tresnak.

B1 eta B2 gai-zerrendak (zati espezifikoa)

B1 gai-zerrenda.

21. gaia.–Nafarroako Parlamentua: Foru parlamentariaren izaera eskuratu, eten eta galtzea. Eskubideak, betebeharrak eta prerrogatibak. Parlamentarien bortxaezintasuna eta immunitatea.

22. gaia.–Legebiltzarren prerrogatibak eta egintza parlamentarioen gaineko kontrola. Autonomia parlamentarioa Nafarroako Parlamentuan.

23. gaia.–Nafarroako Parlamentuko gobernu-organoak. Lehendakaritza. Mahaia. Eledunen Batzarra. Batzorde Iraunkorra. Idazkaritza Nagusia.

24. gaia.–Nafarroako Parlamentuko organo funtzionalak: Osoko Bilkura. Batzordeak. Ponentziak.

25. gaia.–Nafarroako Parlamentuko talde parlamentarioak: Izaera juridikoa, eraketa, aldaketa, desegitea, antolaketa eta funtzionamendua. Foru parlamentarien elkarteak. Talde mistoa. Atxiki gabeko parlamentariak.

26. gaia.–Nafarroako Parlamentuko talde parlamentarioen finantzaketaren araubide juridikoa. Dirulaguntzak eta lokalen nahiz baliabide materialen lagapena. Laguntzaileak.

27. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren eraketa. Zin-egitea edo hitz-ematea. Legegintzaldia eta bilkura-aldiak. Parlamentu-agintaldia. Parlamentu-agintaldiaren iraungitzea. Legebiltzarra desegitea.

28. gaia.–Bilkurak eta bilkura-motak Nafarroako Parlamentuan. Deialdia. Eguneko gai-zerrendak. Bilkuren jendaurrekotasuna. Quoruma.

29. gaia.–Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzea. Diziplina parlamentarioa. Hizpidea edukitzea. Hizkuntza ofizialak. Bozketak.

30. gaia.–Legegintzako herri- eta udal-ekimena Nafarroan: araubidea, betekizunak eta prozedurak. Aurrekariak.

31. gaia.–Legegintza-eginkizuna Nafarroako Parlamentuan: Foru-legeak, foru lege-dekretuak, legegintzako foru-dekretuak eta tributu-harmonizaziorako legegintzako foru-dekretuak. Motak. Legegintza-ekimena.

32. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren legegintza-prozedura arrunta. Lege-proiektu eta -proposamenak erretiratzea.

33. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren legegintza-prozedura bereziak.

34. gaia.–Legegintza eskuordetua eta haren gaineko kontrola Nafarroako Parlamentuan.

35. gaia.–Kontrol-eginkizuna Nafarroako Parlamentuan (I). Galderak eta galdera-motak. Interpelazioak. Mozioak. Mozio-betetzearen gaineko kontrola. Mozio-motak. Erantzukizun politikoak eskatzea. Zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa.

36. gaia.–Berariazko kontrol-tresnak Nafarroako Parlamentuan (II). Kontroleko osoko bilkura bereziak. Ikerketa-batzordeak. Nafarroako Gobernuaren agerraldiak. Informazioa eskuratzeko eskubidea, eskubide horren tramitazioa eta bermea.

37. gaia.–Nafarroako Parlamentuko bultzada edo zuzendaritza politikoko eginkizuna. Inbestidura. Mozioak. Politika orokorreko eztabaidak: Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida.

38. gaia.–Foru Diputazioaren komunikazio, programa edo planen eta beste informazio batzuen azterketa eta eztabaida egitea Nafarroako Parlamentuan. Beste erakunde batzuek jaulkitako txostenen izapidetzea. Lankidetza-hitzarmenak eta kontrol finantzarioa Nafarroako Parlamentuan.

39. gaia.–Nafarroako Parlamentuko kargu-hautaketa. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak, eskumen-gatazkak eta babes-errekurtsoak.

40. gaia.–Foru Diputazioari baimenak ematea. Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen izapidetzea. Nafarroaren hitzarmenak beste autonomia-erkidego batzuekin. Beste erakunde batzuekiko harremanak. Europako Parlamentuarekiko harremana.

41. gaia.–Herritarren partaidetza Nafarroako Parlamentuan. Gardentasuna eta jarduera parlamentarioari buruzko informazio publikoaren eskuragarritasuna. Nafarroako Parlamentuan duen araupetzea.

42. gaia.–Parlamentuko lanen jendaurreratzea: argitalpen ofizialak. Argitalpen parlamentarioak. Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzua. Artxiboari eta dokumentuen kudeaketari buruzko Erregelamendua.

43. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileak: araubide juridikoa. Sartzea eta kargu-uztea. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Diziplina-araubidea. Nafarroako Parlamentuko zerbitzuak.

44. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren erregelamendu ekonomiko-finantzarioa.

45. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Legea egiteko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma. Haren araubidea Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduan.

46. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduzko garapena. Euskara sustatzeko ekimen publikoak. Euskarabidea. Euskararen tratamendua Nafarroako Parlamentuan.

47. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaera. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia-erkidegoekin dituen harremanak.

48. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaileak: Izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolaera, eskumenak eta funtzionamendua.

49. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien antolamendua Foru Hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Autonomia-erkidegoekiko hitzarmen eta lankidetza-akordioak. Transferentzien Batzordea.

50. gaia.–Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa, araubide: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga-autonomiaren printzipioak: beste autonomia-erkidego batzuen finantzaketa-sistemarekiko desberdintasunak eta antzekotasunak. Negoziazioa, koordinazioa eta desadostasun-ebaztea. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko gaur egungo Hitzarmen Ekonomikoa.

51. gaia.–Zuzenbide Zibil Foralaren Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Taxuketa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Izaera zibil forala.

52. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza-organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren bitartezko kontrola eta Nafarroako Parlamentuaren desegitea.

53. gaia.–Nafarroako Gobernuko Lehendakaria. Hautatzea, izendatzea, ordeztea, kargu-uztea eta aldatzea. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

54. gaia.–Nafarroako sinbologia eta zeremoniala. Sinboloak: legezko araudia. Agintarien lehentasun-hurrenkera. Festa instituzionalak. 4/2020 Foru Legea, otsailaren 27koa, Nafarroako Sinboloei buruzkoa. Nafarroako Parlamentuaren domina.

55. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioari dagokionez. Toki entitateen antolaera eta administrazioa. Toki entitateen parte-hartzea Nafarroako zergetan.

56. gaia.–Nafarroako Toki Entitateen funtzionamendu-araubidea. Herritarrei informazioa ematea eta haien parte-hartzea. Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Jarduketa horien aurkaratzea eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

57. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Xedea eta mugarte subjektiboa. Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoetako jarduera. Administrazio-egintzak. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak. Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua.

58. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa. Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa. Kontratazioa arautzen duten pleguak. Adjudikazio-prozedurak. Lizitazioen publikotasuna. Adjudikazioa.

59. gaia.–12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako parte-hartze demokratikoari buruzkoa. Nafarroako Parlamentuko Erregelamendu berriarekiko lotura.

60. gaia.–Funtzio publikoa. Printzipio konstituzionalak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua.

B2 gai-zerrenda.

61. gaia.–7/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoa sortzekoa.

62. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura erabiltzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

63. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

64. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa.

65. gaia.–13/2023 Foru Legea, apirilaren 5ekoa, Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzekoa.

66. gaia.–Komunikazio instituzionala eta larrialdiko egoerak edo ospe-krisikoak. Planifikazioa, jarduketa-estrategiak, ekintzak. Aginte bakarra ala deszentralizazioa. Koordinazioa kabinete politikoekin eta beste komunikazio-kabinete batzuekin. Herritarrekiko elkarrizketa edo feedbacka krisi-komunikazioan.

67. gaia.–Demokrazia eta gatazka-konponketa. Perspektibak eta erronkak. Demokrazia, desadostasunaren antolaera politiko gisa. Adostasuna eraikitzea. Desobedientzia zibila, berariazko ezaugarriak, justifikazioak.

68. gaia.–Parlamentu autonomikoak sistema politiko berri baten elementu gisa. Politika autonomikoa eta legegintza-jarduera programatzea. Deliberazioa eta Parlamentuaren bitartezko kontrola. Parlamentu autonomikoen kanpo-proiekzioa.

69. gaia.–Autonomien Estatua. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko irizpide orokorrak. Estatuak autonomia-erkidegoen gainean egiten duen kontrola. Autonomia-erkidegoen antolaera instituzionala. Desberdintasunak eta antzekotasunak. Bilakaera eta egungo egoera. Autonomia-estatutuak: prestaketa-prozesuak.

70. gaia.–Alderdi politikoak. Alderdi politikoaren kontzeptua. Eraketa. Estatutuak. Antolaera eta funtzionamendua. Alderdi politikoen gaineko kontrola. Desegitea. Pluralismo sindikala eta sindikatuak.

71. gaia.–Ongizate-estatua eta demokrazia: gizarte-kontratuaren jatorria. Adostasunaren amaiera: neoliberalismoa eta desberdinkeria. Pandemiaren osteko ongizate-estatua.

72. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Lege Organikoa. Parlamentua, datu pertsonalak babesteko eskubidearen tratamenduaren arduradun gisa.

73. gaia.–Informazioa izateko eskubidea Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia. Informazio-egitatearen inplikazio juridikoak. Ihardespen- eta zuzentarazpen-eskubideak. 2/1984 Lege Organikoa, martxoaren 26koa, zuzentarazpen-eskubidea arautzekoa.

74. gaia.–1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa. Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia. 4/2009 Foru-dekretua, urtarrilaren 19koa, adingabeak telebistaren aurrean babesteko mekanismoen erabilera arautzen duena.

75. gaia.–Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorra. Xedapen orokorrak. Ikus-entzunezko komunikaziorako oinarrizko araudia.

76. gaia.–Nafarroako Parlamentuko informazioa prestatzea eta jendearenganatzea. Informazioaren kudeaketaren, legebiltzar- eta erakunde-komunikazioaren eta ikus-entzunezko kudeaketaren arloetako funtzioak. Jendearenganatzearen ezaugarriak, tipologia eta formatuak. Banaketa-kanalak. Prentsako Atalaren egitura. Hedabideekiko harremanak. Jarduera-estrategiak.

77. gaia.–Komunikazio politikoaren arloa I. Erretorikatik bideopolitikara. Arlo publikoa eta komunikazio politikoa. Komunikazio politikoko ereduak. Komunikazio politikoaren eragileak eta moduak.

78. gaia.–Komunikazio politikoaren arloa II. Komunikazio politikoaren fluxuak eta moduak. Komunikazio politikoaren definizioak. Diziplinarteko ikerketa-arloa. Diziplinaren jatorria eta bilakaera. Komunikazio politikoaren hiru faseak.

79. gaia.–Sistema politikoa eta komunikabideak I. Politikaren mediatizazioa. Eragile politikoen komunikazioa: lehendakaria, gobernua, parlamentua, alderdi politikoak, interes-taldeak, presio-taldeak, epailetza.

80. gaia.–Sistema politikoa eta komunikabideak II. Hedabideen eginkizuna politikan: prentsa, hedabide berriak, komentaristak eta politikako adituak. "Spin doctor" deritzenak: portaera-arauak. Terrorismoaren, politikaren eta komunikabideen arteko harremana.

81. gaia.–Kanpainetako komunikazioa I. Hauteskunde-komunikazioa eta komunikazio politikoa. Hauteskunde-lehiaren izaera. Hauteskunde-kanpainen bilakaera eta modernizazioa. Alderdien eta hautagaien hauteskunde-kanpaina. War room-a eta aholkularitza politikoa hauteskunde-kanpaina postmodernoetan.

82. gaia.–Kanpainen komunikazioa II. Marketin politikoaren eta hauteskunde-marketinaren fenomenoa: definizioa, estrategiak, tresnak. Marketin politikoa, hauteskunde-marketina eta marketin soziala bereizten duten elementuak.

83. gaia.–Kanpainen komunikazioa III. Irudi-estrategiak: jatorria, irudi proiektatua eta hautemandako irudia. Telebistazko hauteskunde-propaganda. Propaganda negatiboa. Iragarki politikoaren lehenbiziko aldia. Hauteskunde-kanpainetan telebistazko irudi-, marketin- eta propaganda-estrategiak masiboki erabiltzeari buruzko hausnarketa kritikoa.

84. gaia.–Komunikazio politikoaren efektuak I. Sozializazio politikoa: oinarrizkoa eta gazterian. Efektuak kultura politikoan: herritar nagia, herritar monitorea, herritar informatua. Kultura politikoaren mailak.

85. gaia.–Komunikazio politikoaren efektuak II. Parte-hartze politikoaren efektuak: kontzeptua eta moduak, news media eta parte-hartze politikoa. Efektuak boto-erabakian: boto-aukeraketan erabakigarri diren faktoreak. Boto-aukeraketan informazioak duen garrantzia. Telebista eta botoa. Efektuak iritzi publikoarengan. Iritzi publikoa, inkestak eta hedabideak.

86. gaia.–Politikaren hizkerak, erritualak eta sinboloak. Hizkera eta komunikazio politikoa. Hizkera politikoa: bertsio batzuk eta hizkuntza-azterketa. Erritual politikoak: definizioa, integraziotik gatazkara bitarte. Sinbolismo politikoa. Erretorika politikoa. Politikaren eta hedabideen hizkerak.

87. gaia.–Politikaren eta hedabideen arteko elkarrekintzaren eredua eta efektuak. Parametroak eta dimentsioak. Elkarrekintza-ereduak: aurkaritza, kolateralismoa, trukaketa, lehia eta merkatua. Mediatizazioaren efektu sistemikoak. Sentsazionalismoaren gorakada informazio politikoan: ezaugarriak.

88. gaia.–Komunikazio politikoko hirugarren eragilea. Herritar hauteslearen eragin-iturriak: hedabideak. Efektuen arazoa: ikerketa-etapak eta teoria, ikerketa-korronte berrienak. Konklusioa.

89. gaia.–Iritzi publikoaren digitalizazioa. Esparru publikotik ziberesparrura. Digitalizazioaren ondorioak hedabide tradizionaletan eta iritzi publikoan. Politikaren eta esparru publikoaren eraldaketa Interneten aroan.

90. gaia.–Komunikazioaren eraldaketa digitala: open data eta gardentasuna. Big data.

91. gaia.–Sare sozialak komunikazio-tresna gisa.

92. gaia.–Web 2.0. Posizionamendua (SEO, SEM, SMO). Irisgarritasuna. Erabilgarritasuna. Ikusgaitasuna. Bilatzaileak. Web semantikoa.

93. gaia.–Deontologia informatiboa. Egia informazioan. Objektibotasun-kontzeptuak. Egiatasun informatiboa eta horren pitzadurak. Kontzientzia-klausula. Iturriak. Sekretu profesionala. Kode deontologikoak.

94. gaia.–Desinformazioa fake news-en aroan. Egia-ostea eta negazionismo zientifikoa. Fake news-en kontrako ekimenak. Informazio-egiaztatzaileen eginkizuna.

95. gaia.–Hedabideak demokrazia aurreratuan. Audientzia-demokrazia baterantz? Mediokraziaren mamua. Alderdi-demokrazia eta audientzia-demokrazia. Iritzi publikoaren patroia. Espainiaren kasua. Konklusioak.

96. gaia.–Paper-euskarriko eguneroko prentsa. Jatorria eta egungo errealitatea. Paper-euskarriko eguneroko prentsaren ezaugarriak Espainian eta Nafarroan.

97. gaia.–Irratia. Hedabide horren bilakaera eta egungo egoera Espainian eta Nafarroan. Irrati publikoak eta pribatuak. Horien informazio-edukiak. Entzuleriak eta audientziak. Irratiaren digitalizazioa.

98. gaia.–Telebista. Hedabide horren bilakaera eta egungo egoera Espainian eta Nafarroan. Telebista publikoak eta pribatuak. Horien informazio-edukiak. Ikus-entzuleriak eta audientziak. Ordainpeko telebista eta nahierakoa.

99. gaia.–Albiste-agentziak. Nazioarteko agentziak. Informazio orokorreko eta espezializatuko agentzia espainiarrak. Nafarroako ordezkaritzak.

100. gaia.–Komunikazio-kabineteak eta antzeko egiturak Nafarroako Parlamentuaz bestelako erakunde publikoetan eta Foru Komunitateko enpresa eta entitateetan. Ereduak, eginkizunen azterketa eta eraginkortasuna.

Iragarkiaren kodea: F2403851