58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2024ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elgorriagako Udalaren 2024ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2403770