58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2024ko udal aurrekontuaren behin betiko onespena.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 437.950,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 300.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 627.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.109.750,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 118.800,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 55.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 317.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.966.250,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 438.300,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 830.150,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 139.150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.557.650,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.966.250,00 euro.

Kasedan, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2403944