58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko 23-02291 errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren bigarren aldaketaren behin betiko onespenari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentziaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa helarazi zitzaion Burlatako Udalari, 23-02291 zenbakiduna. Sergio Barásoain Rodrigo eta Kevin Lucero Domingues Burlatako zinegotziek jarritako errekurtsoa da, Udaleko osoko bilkura batean hartutako erabaki baten aurka. Izan ere, erabaki horren bidez behin betiko onespena eman zitzaion 2022ko plantilla organikoaren bigarren aldaketari, eta erabakia 2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizilaean argitaratu zen, urriaren 16an.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere); ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2403830