58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1599/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 15ekoan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deitutako lanpostuetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal direnak:

–Igoera txanda:

PEREZ DE ZIRIZA ARRAIZA, ITXASO

PALOMO MATEOS, SONIA

BURGUI VERGARA, XABIER

MARTINEZ YANGUAS, NEREA

–Txanda irekia:

COLAS GUILABERT, DANIEL ALEJANDRO

REPARAZ EXTRAMIANA, AMAIA

JIMÉNEZ MUTILOA, MARIA CARMEN

ARRAZOLA CAMINOS, ION

GONZALEZ TORVISCO, SONIA

EZQUER TIBERIO, IÑIGO

SANCHEZ MARTIN, ANA ISABEL

HUARTE AMEZQUETA, ANA

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2403532