58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2024ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan; zehazki 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan; zehazki, 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Barañainen, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2403767