58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 19an, Udalaren 2024. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Funtzionarioei buruzko 1.2 eta 1.3 apartuetan akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

"Lanpostuaren izena: administraria" eta "Osagarriak: lanpostukoa, %20; mailakoa, %15".

Honela behar du:

"Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala" eta "Osagarriak: lanpostukoa, %23; mailakoa, %12."

Eta honela dioen tokian:

"Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna. Osagarriak: mailakoa, %10; lanpostukoa, %10".

Honela behar du:

"Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna. Osagarriak: mailakoa, %12; lanpostukoa, %8".

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arroitzen, 2024ko martxoaren 4n.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2403825