58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta horiek jendaurrean jartzea ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Armañantzasen, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2403760