58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU
"AITA BARANDIARAN" ZAHAR ETXEAREN PATRONATUA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2403775