58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2024ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Abartzuzan, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2403933