58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

132E/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Esteribarko arau subsidiarioak Sarasibarko 22. poligonoko 294. lurzatian aldatzeari buruz, María Luisa Pascal Alemán andreak sustaturik.

Aldaketak Esteribarko Udalaren hasiera bateko onespena du, 2023ko urriaren 26an emana, eta jendaurrean jartzeko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7koan.

Aldaketaren helburua da Sarasibarko 22. poligonoko 294. lurzatia hiri-lurzoruan sartzea. 136,78 m²-ko lurzatia da, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatua. Hiri-lurzoruko etxebizitzaz inguratua dago, hego-ekialdean izan ezik. Lurzatia 19. lurzatiaren atzealdean dago, eta jabe bera duenez, harekin lotu nahi da.

Proposamenak, beraz, lurzoruaren sailkapena aldatzea dakar, biztanlegunearen inguruko lurzoru urbanizaezin izatetik hiri-lurzoru finkatugabe izatera igarotzeko. Horrela, 19b izeneko lurzati berri bat sortuko da, 19. lurzatian dagoen etxebizitzari zerbitzu emateko.

Proposamenak ez dakar aldaketarik Esteribarko lurralde ereduan, eta eragindako azalera txikia eta kokatuta dagoen ingurunearen ezaugarriak direla-eta, ez da aurreikusten ingurumen ukipenik.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da, aldekoa, Esteribarko arau subsidiarioak Sarasibarko 22. poligonoko 294. lurzatian aldatzeari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eraginen ez duela iritzita. Aldaketa María Luisa Pascal Alemán andreak sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Esteribarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2403424