58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

131E/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Zuñigako Udal Planaren UE-11 unitatean egin nahi den aldaketa egituratzaile bati buruz, Zuñigako Udalak sustaturik.

Aldaketa hori Udalak 2023ko maiatzaren 10ean onetsi zuen hasiera batez. Onespen hori 2023ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ekoan, argitaratutako iragarki baten bidez eman zen jakitera.

Aldaketaren helburua da UE-11 unitatea berriz mugatzea, unitatearen lerrokaduretan eta katastroan atzemandako akatsak zuzenduz, eta sistema orokor berri bat (SG-UP) sortzea, zuzkidura-erabilera balioanitza izanen duena, lehendik dagoen eraikina aprobetxatu ahal izateko. Proposamenak unitateko etxebizitzen kopurua handitzea aurreikusten du, aprobetxamendua mantenduz eta egungo beharretara egokituz.

Proposamenak eragindako eremua landagunearen hego-mendebaldeko mugan dago, eta batez ere bizitegitarako hiri-lurzorua da, udal plan orokorrean aurreikusita dagoena. Proposatutako aldaketek ez diote eragiten Zúñigako lurralde garapenaren ereduari.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar bezala egin dela, eta aldaketak ez duela ukipen nabarmenik eragiten ingurumenean.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, Zuñigako Udal Planaren UE-11 unitatean egin nahi den aldaketa egituratzaile bati buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Zuñigako Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Zuñigako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2403449