58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

128/2024 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 77/2024 Ebazpeneko akatsak. Ebazpen horren bidez mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren 2024-2025 kanpainarako.

2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29koan, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak 2024ko otsailaren 16an emandako 77/2024 Ebazpena, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2024-2025 kanpainarako.

Idazkaritza Tekniko Nagusira argitaratzeko bidalitako artxiboan akatsak daudela oharturik, ebazpen honen bidez horiek zuzentzea eskatzen da.

Otsailaren 16ko 77/2024 Ebazpenaren laugarren oinarrian atzeman dira akatsak, 2019-2020 kanpaina esaten denean 2 e) eta 2 f) puntuetan, "Mahastiak birmoldatzea barietate-aldaketen ondorioz" eta "Kudeaketa-tekniken hobekuntzak" delako eragiketei erreferentzia egiten zaienean, hurrenez hurren.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Akatsak zuzentzea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 77/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi baitziren 2024-2025 kanpainarako; laugarren oinarriko 2 e) eta 2 f) puntuetan daude akatsak, eta honela zuzenduko dira:

Honako hau dioen tokian:

"e) "Mahastiak birmoldatzea barietate-aldaketen ondorioz" izanen da mahasti-lurzati bateko barietatea aldatzea, oraingo barietatearen gainetik txertatuz, lurzatiko mahatsondo kopurua handitu gabe. Barietatearen aldaketa 2019-2020 kanpainaren aurretik landatutako lurzatietan baizik ez da egiten ahalko.

Eragiketa horrek III. eranskinean zerrendatutako "Barietatearen gainetik txertatzea (materiala eta txertaketa)" ekintza barne hartuko du, betiere j) ezaugarria betetzen bada –kalitate bereiziko figura batean (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egitea–, eta IV. eranskinean ezaugarri horretarako ezarritako helburu orokorra lortzea bilatuko du.

f) "Kudeaketa-tekniken hobekuntzak" barne hartzen ditu mahatsondoak hazteko kondukzio-sistema jasangarriago batera aldatzeko egiten diren jarduketak. Hala, mahatsondoak hobeki aireztatuko dira, eguzkiaren argi gehiago jasoko dute, eta/edo lurzorutik distantzia handiagora egonen dira, eta horrek ekarriko du gaixotasunen eragina txikiagoa izatea eta, ondorioz, produktu fitosanitarioak gutxiago erabili behar izatea. Nafarroako Foru Komunitatean, kondukzio-sistema jasangarriagotzat jo da besorako sistema, ontzi itxurakoaren aldean. Horrela, diruz laguntzen ahalko da mahastia ontzi sistematik besorako sistemara aldatzea, baldin eta mahastia egoera begetatibo eta sanitario onean badago eta 2019-2020 kanpaina baino lehen landatu bada.

Eragiketa horrek barne hartzen ahalko ditu III. eranskinean zerrendatutako diruz lagun daitezkeen ekintzak, baldin eta l) ezaugarria betetzen bada: edalontzi formatik landare-sarera aldatzea, eta IV. eta V. eranskinetan ezaugarri horretarako ezarritako helburu orokorra eta ingurumenekoa (hurrenez hurren) lortzea".

Honako hau behar du:

"e) "Mahastiak birmoldatzea barietate-aldaketen ondorioz" izanen da mahasti-lurzati bateko barietatea aldatzea, oraingo barietatearen gainetik txertatuz, lurzatiko mahatsondo kopurua handitu gabe. Barietatearen aldaketa 2020-2021 kanpainaren aurretik landatutako lurzatietan baizik ez da egiten ahalko.

Eragiketa horrek III. eranskinean zerrendatutako "Barietatearen gainetik txertatzea (materiala eta txertaketa)" ekintza barne hartuko du, betiere j) ezaugarria betetzen bada –kalitate bereiziko figura batean (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egitea–, eta IV. eranskinean ezaugarri horretarako ezarritako helburu orokorra lortzea bilatuko du.

f) "Kudeaketa-tekniken hobekuntzak" barne hartzen ditu mahatsondoak hazteko kondukzio-sistema jasangarriago batera aldatzeko egiten diren jarduketak. Hala, mahatsondoak hobeki aireztatuko dira, eguzkiaren argi gehiago jasoko dute, eta/edo lurzorutik distantzia handiagora egonen dira, eta horrek ekarriko du gaixotasunen eragina txikiagoa izatea eta, ondorioz, produktu fitosanitarioak gutxiago erabili behar izatea. Nafarroako Foru Komunitatean, kondukzio-sistema jasangarriagotzat jo da besorako sistema, ontzi itxurakoaren aldean. Horrela, diruz laguntzen ahalko da mahastia ontzi sistematik besorako sistemara aldatzea, baldin eta mahastia egoera begetatibo eta sanitario onean badago eta 2020-2021 kanpaina baino lehen landatu bada.

Eragiketa horrek barne hartzen ahalko ditu III. eranskinean zerrendatutako diruz lagun daitezkeen ekintzak, baldin eta l) ezaugarria betetzen bada: ontzi itxurako sistematik besorako kondukzio-sistemara , eta IV. eta V. eranskinetan ezaugarri horretarako ezarritako helburu orokorra eta ingurumenekoa (hurrenez hurren) lortzea".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 5ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2403950