58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak-948 Mintegiak". DDBN identifikazioa: 744835.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, non eskatzen baita onets daitezela "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak 2024rako-948 Mintegiak" izeneko deialdia, deialdiaren oinarri arautzaileak eta gastua egiteko baimena (30.000,00 euroko gastua, hain zuzen), gastua handitzea ahalbidetuko klausula batekin, eta argitara daitezela foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan hartuta aipatu gastua baimentzeko legez ezarrita dauden baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, bai eta helburua ere; gainera, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna jasotzen da espedientean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi bat onestea honetarako: "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak 2024rako-948 Mintegiak".

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334100: Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak, profesionalen eta enpresen proiektuak bultzatzeko

2024

30.000,00

4. Baimendutako kredituari 10.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 15ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

OINARRI ARAUTZAILEAK

SORKUNTZA ARTISTIKOKO MINTEGI ETA LANTEGIETARAKO LAGUNTZAK 2024RAKO-948 MINTEGIAK

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoa ematea kultura gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, baldin eta gune horietan programa bat gauzatzen bada, jarduera sortzaileak etengabe eta modu egonkorrean babesten dituena.

Laguntza hauek kultura eta sormen sektorera zuzenduak daude (Nafarroako kultura eta sormen industriak). Deialdiaren helburua da erraztasunak ematea sorkuntza artistikoa bultzatzera bideratutako ekimenak garatzeko eta sektore artistikoko enpresen hazkundea areagotzeko. Eta horrekin batera, pentsamendu garaikidea sustatzea, hura libreki eta dibertsitateaz adieraztea, hedatzea eta herritarrengana hurbiltzea, eta proiekzio lokala, nazionala eta nazioartekoa ematea.

1.2. Deialdia titulartasun pribatuko espazio eta ekipamenduak kudeatzen dituzten entitate edo pertsonei zuzenduta dago, horietan artista hasiberrien eta hain finkatuta ez daudenen hazkunde profesionala eta sorkuntza artistikoa sustatzen bada. Gune edo ekipamendu horiek ikasteko eta proposamenak garatzeko erraztasunak ematen dituzte, esperimentazio-, berrikuntza-, ikerketa- eta ekoizpen-prozesuak abian jartzeko esparru batean. Sorkuntza ahalbidetzen duten espazioak dira. Horretarako abiapuntua zerbitzuen garapena da (esperimentazioa, ikerketa, sorkuntza, ekoizpena, baina baita laguntza-zerbitzuak ere, hala nola egoitzak, trukeak, aholkularitza, agente banatzaile eta programatzaileekiko konexioa, etab.), baina artistei harrera egitea, diziplinen arteko elkarrizketa, esperientziak partekatzeko aukera eta publikoak sortzea alde batera uzten ez dituen ikuspuntu batetik. Funtsezko elementua da espazio bat (eta bere ekipamendua) izatea arte-sorkuntzaren saiakuntzarako eta estimulaziorako, ikuspuntu berritzaile eta berezitasun-sortzaile batetik, bai eta kultur zikloaren fase guztiei laguntza integrala emateko planteamendu bat ere, sorkuntzatik hedapenera, ekoizpena, prestakuntza, banaketa, merkaturatzea eta erakustea barne, ibilbide garrantzitsu eta nahikoa duten prozesuak ahalbidetzeko, eta ez ekintza puntualak soilik.

1.3. Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

1.4. Honako hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak izanen:

a) Batez ere helburu turistikoak edo komertzialak dauzkaten guneak.

b) Sorkuntza artistikoaren prozesuan izaera instrumentala duten guneak.

c) Plataforma digitalak edo gune kontzeptualak.

d) Batez ere prestakuntzarako (lantegiak eta ikastaroak egiteko) erabiltzen diren guneak.

1.5. Deialdi honen ondorioetarako, kultura eta sormen industriatzat joko da proiektu artistikoak egiten dituena, baldin eta proiektu horien edukiek honako hauekin lotura badute: arte bisualak eta arte plastikoak, musika, zinea eta ikus-entzunezkoak eta arte eszenikoak, baita edukien aldetik hibridoak diren proiektuak ere.

1.6. Proiektuak 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean egin behar dira (bi egunak barne).

Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2023ko azaroaren 1etik 2024ko azaroaren 6ra artekoak izan behar dute, biak barne.

1.7. Kanpoan geratuko dira Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren beste deialdi batzuetan dirulaguntza jaso duten proiektuak edo erakunde horren laguntza izendunak dituztenak.

1.8. Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

2.–Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Profesional eta enpresa hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

a) Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.

b) Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea.

Pertsona edo entitate horiek Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta egon behar dute eta helbide fiskala bertan izan.

2.2. Aurreko atalean aipatutako pertsona fisikoek eta enpresek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, jarduera kultural, artistiko edo sorkuntzakoarekin lotutako EJZaren epigrafeetako batean (dagokion udalak emandako alta):

–1. atala (enpresa jarduerak): 965. taldea.

–2. atala (jarduera profesionalak): 861. taldea.

–3. atala (jarduera artistikoak): 1., 2. edo 3. multzoak.

2.3. Nortasun juridikorik ez duten entitateek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahal aski duena.

2.4. Dirulaguntzaren hartzaileen artetik kanpo utzi dira berariaz:

a) Toki erakundeak, haien erakunde autonomoak eta partaidetzaren gehiengoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarena duten enpresa-entitate publikoak, partzuergoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2024ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta lanbide elkarteak.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden enpresa edo profesionalak.

e) Zehapen administratibo irmoak edo kondena-epai irmoak betetzen ari diren entitateak, edo zehapen edo kondena-epai bat bete zain daudenak, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak egiteagatik edo onartzeagatik.

3.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (30.000 euro) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024ra luzatutako 2023ko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, partida honen kargura, zehazki: "Sorkuntza lantegietarako laguntzak profesionalentzat" izeneko A20002 A2500 4709 334100 partida.

3.2. Baimendutako kredituari 10.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin, baldin aurrekontuan krediturik badago.

3.3. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa ez 15.000 eurotik gorakoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen guztizko aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 5. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.4. Proiektuak aurkeztu eta bakoitzaren aurrekontuak onartu ondoren, unitate kudeatzaileak proiektuak baloratuko ditu, 7. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

3.5. 7. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak lortu dituzten proiektuei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa irizpide hauen arabera kalkulatuko da:

–Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako ezarritako kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

–Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berregiteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

4.–Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

4.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

4.2. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

4.3. Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri, 2024ko Mintegiak fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/sorkuntza-artistikoko-mintegi-eta-lantegietarako-laguntzak).

4.4. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Telematika bidez aurkeztuz gero, agiriak eskaneaturik aurkeztuko dira, dokumentu bereizietan, eta behar bezala identifikaturik.

a) Eskaera aurkezteko unean ekonomia jardueren gaineko zergan (EJZ) alta emana dagoela egiaztatzen duen agiria (dagokion udalak emana), 2.2 puntuan ezartzen denarekin bat eginik.

b) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

1. Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakiarena, hurrenez hurren.

2. Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskaleko kodearena.

3. Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.

4. Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

5. Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

6. Memorian proiektuari buruz agertzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea (proiektuaren datu eta kostuekin eta BEZa banakatuta).

7. Eskaera telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

4.5. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten eskatzaileek ez dituzte aurreko puntuko b.1, b.2 eta b.3 ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzen dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea oinarri honetan adierazitako dokumentazioa.

4.6. Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

4.7. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira behar-beharrezkoak direnak eta 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte (biak barne) egiten diren jarduerei dagozkienak. Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2023ko azaroaren 1etik 2024ko azaroaren 6ra artekoak izan behar dute, biak barne.

Pertsonak edo entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

–Zuzeneko gastuak:

a) Proiektua osorik edo zati batean gauzatzeko entitate onuradunari zerbitzuak ematen dizkioten lan- eta merkataritza-araubidez kontratatutako langileei dagozkienak. Proiektuari egotziko zaizkio hari eskainitako benetako denboraren zati proportzionalak, eta deskripzio-memorian edo proiektuaren aurrekontuan adierazi beharko dira.

b) Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako, digitalizaziorako eta komunikaziorako gastuak.

c) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola toki, ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak, baita proiektuko ekintzak gauzatzeko behar diren beste batzuk ere.

d) Langileen ostatu-, mantenu- eta bidaia-gastuak, behar bezala justifikatuta, eta beharrezkoak direnak proiektuko ekintzak gauzatzeko, honako gehieneko zenbateko eta baldintza hauekin:

–Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik datozenentzat; gau bakoitzeko, 75 euro ordainduko dira gehienez.

–Mantenua: bakarrik Nafarroaz kanpotik datozenentzat, 20 euroko gehieneko balioa aplikatuko da eguneko mantenu bakoitzeko (bazkaria eta afaria).

–Joan-etorriak:

  • Diruz lagundutako proiektuaren barruan beharrezkoak eta justifikatuak direnak eta jatorria edo helmuga Nafarroatik kanpo duen bidaia eskatzen dutenak.
  • Norberaren ibilgailua erabiliz gero, gehienez, 0,34 euro kilometro bakoitzeko.
  • Furgoneta edo zamalanetarako beste ibilgailuren bat, norberarena, erabiliz gero, 0,43 euro kilometro bakoitzeko.
  • Ibilgailua alokairukoa denean, bakarrik alokairuaren kostua.
  • Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

e) Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

f) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretua).

–Zeharkako gastuak.

Hemen sartzen dira bai gastu aldakorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren gastu onartuen %15 baino handiagoak.

5.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 5.1 oinarrian ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Zeharkako zergak (BEZa, adibidez), berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 2,5 baino gehiago badira.

d) Ez dira onartuko laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

e) Proiektuan parte hartzen ez duten pertsonen ostatu- eta mantenu-gastuak (bazkaria/afaria) eta joan-etorriak.

f) Ordezkaritzako, protokoloko eta luxuzko gastuak.

g) Autobide-gastuak (bidesaria), aparkalekuak eta kilometraje-gastuak, ibilgailua alokatzen bada.

6.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Hauek izanen dira batzordeko kideak:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: kultura ekimenaren, sustapenaren eta berrikuntzaren arloan adituak diren 2 pertsona; eta Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, hori izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuaren barnean kargu baliokidea duen beste pertsona bat.

c) Idazkaria: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko teknikari bat, edo, hori izan ezean, Kultura eta Kirol Departamentuko teknikari bat, hitza duena baina botorik ez.

6.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzen dituen ebazpena Nafarroako Gobernuko web atariko tramiteen katalogoan emanen da argitara, 2024ko Mintegiak fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/sorkuntza-artistikoko-mintegi-eta-lantegietarako-laguntzak).

6.4. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. fasea: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, eskatzailea deialdian onartu baino lehen, betebeharrei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa.

2. fasea: balorazio batzordeko kideek onartu diren proiektuak jasoko dituzte, balorazioa egiteko. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bideren bitartez, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

3. fasea: aurkeztutako eskaeren puntuazioa ezarriko du batzordeak, eta dirulaguntza banatuko du 7. oinarrian aipatzen den puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren arabera, 3. oinarriko 2. eta 3. ataletan ezarritakoari jarraikiz.

Gainera, aurretik aipatutako banaketa egin ondoren erabilgarri egon daitezkeen diru kopuruei buruzko ebazpena emateko, 3.4 oinarrian ezarritako prozedura aplikatuko da.

4. fasea: batzordeak irizpen loteslea emanen du.

6.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, balorazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

7.–Proiektuen balorazioa.

Proiektuak ondoren adierazten diren irizpideen arabera baloratuko dira (haztapen-taula batzuen laguntzarekin, zeinek puntuazio tarte orientagarri batzuk ezartzen baitituzte, ebaluazio batzordeak aplika ditzan):

7.1. Proiektua deialdi honen xedearekin, helburuarekin eta aplikazio eremuarekin bat etortzea (50 puntu bitarte).

a) Proiektuaren deskripzioa/kalitatea (45 puntu bitarte).

Proiektu guztiek argi eta garbi zehaztu beharko dituzte jarraian adierazten diren puntu hauek:

1. Entitate eskatzailearen aurreko ibilbidea, honako hauek zehazten dituena: sorkuntza gunea abiaraztea eragin zuten helburuak, gunearen orain arteko garapena eta bilakaera, eta aurkezturiko proiektu berriak deskribatu den historiaren testuinguruarekin duen erlazio zehatza.

2. Proiektuaren izena.

3. Proiektuaren deskribapena.

4. Eskatzaileak eskaintzen dituen guneen eta ekipamenduen deskribapena.

5. Eskaintzen diren zerbitzu guztien deskribapena.

6. Talde artistikoan, teknikoan eta kudeaketakoan arituko diren pertsonak.

7. Eginen den ekintza bakoitzeko fitxa bat, honako hauek adierazita:

–Ekintza mota.

–Helburuei egindako ekarpena eta barne-koherentzia.

–Inplikatutako pertsonak: profilak, rolak eta gutxi gorabeherako kopurua.

–Oinarrizko kronograma.

–Lortu nahi den emaitza ebaluatzeko adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak.

8. Marketin- eta komunikazio-plana.

Arte sorkuntzako prozesuaren ibilbidea, bilakaera, gaitasun berritzailea eta sustatzailea baloratuko dira, eta bertan garatzen diren prozesuen barneko zerbitzuak eta azpiegiturak. Arreta berezia jarriko da honako hauei lotutako ekintzetan:

–Esperimentazio, berrikuntza, ikerketa eta produkzio prozesuak abiaraztea (15 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

15

Ongi

10

Nahikoa

5

Eskasa

3

Oso eskasa

0

–Sorkuntza-egitatea ahalbidetzea, artistei behar adinako zerbitzu-zorroa ematearekin zuzenean lotutako abiapuntu batetik: egonaldiak, trukeak, sormen-prozesuei lotutako hedapen-estrategiak, etab. (10 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

10

Ongi

8

Nahikoa

5

Eskasa

3

Oso eskasa

0

–Kultur zikloaren fase guztien estimulazioa, sorkuntzatik hedapenera, ekoizpenetik, prestakuntza espezializatutik eta erakusketatik ere pasatuz, ikuspuntu berritzaile eta berezitasun-sortzaile batetik (10 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

10

Ongi

8

Nahikoa

5

Eskasa

3

Oso eskasa

0

–Aholkularitza integraleko zerbitzuak, ibilbide profesionalei laguntzea, zeharkako prestakuntzako zerbitzuak (ez espezializatua), laguntzak (5 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4

Nahikoa

3

Eskasa

2

Oso eskasa

0

–Jardueren digitalizazioa (5 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4

Nahikoa

3

Eskasa

2

Oso eskasa

0

b) Tokiko eremuarekin duen lotura, honela adierazia: proiektuek beren ingurune hurbilenarekin duten harremana eta itzulketa soziala (kohesio soziala, hezkuntza, parte-hartzea, publikoak sortzea), alegia, proiektua abiaraztean ustez sortuko dena (5 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4

Nahikoa

2,5

Eskasa

1

Oso eskasa

0

7.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa (30 puntu bitarte).

Proiektuaren aurrekontua: horren koherentzia proiektua garatzeko, eta barne-koherentzia diru-sarreren eta gastuen egituran. 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko (20 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

20

Ongi

15

Nahikoa

10

Eskasa

5

Oso eskasa

0

Proiektu osoaren kostu diruz lagungarriarekin alderatuta, eskatzen den dirulaguntzaren portzentajea (10 puntu bitarte).

BALORAZIOA

HAZTAPENA

%20 arte

10

%20,01etik %30eraino

8

%30,01etik %40raino

5

%40,01etik %60raino

2

%60,01etik %70eraino

1

7.3. Agente kulturalen hedapenerako eta programaziorako estrategiak (10 puntu bitarte):

Agente kulturalen hedapenerako eta programaziorako estrategiak erabiltzea: parte-hartzaileen presentzia rol ezberdinetan, Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko sare kulturaletan sartzea, esperientzia sortzaileen trukea, topaketak programatzaileekin eta abar.

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

10

Ongi

8

Nahikoa

6

Eskasa

4

Oso eskasa

0

7.4. Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean (2,5 puntu bitarte).

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

2,5

Ongi

2

Nahikoa

1,5

Eskasa

1

Oso eskasa

0

7.5. 5 puntu bitarte genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzeagatik, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren arabera, eta barne-ekintzak), bai aurkeztutako proiektuaren helburu eta ekintzetan.

  • 2 puntu: desberdinkeriaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero rolak eta estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak.
  • 2 puntu: sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa paritarioa aurreikusten duten proiektuak.
  • 1 puntu: desberdinkeria egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

7.6. Dibertsitate funtzionala duten eta/edo gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei proiektuan parte hartzen laguntzea ahalbidetzen duten neurriak txertatzea, baita kulturarteko elkarrizketa ere (2,5 puntu bitarte). Irizpide hori baloratzeko, oinarri hartuko dira, alde batetik, eskaerarekin batera aurkeztutako memorian ematen diren datuak eta, beste aldetik, parte-hartze irisgarri eta integratzaile horri laguntzeko proposatzen den formula.

Haztapen-taula:

BALORAZIOA

HAZTAPENA

Oso ongi

2,5

Ongi

2

Nahikoa

1,5

Eskasa

1

Oso eskasa

0

7.7. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, pertsona edo entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den ereduaren eta hartan zehaztutako gidoiaren araberako deskripzio-memoria aurkeztu beharko du eskaeran; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barnean baloratuko diren alderdiak. Ez da kontuan hartuko 15 orri (bi aldeetatik) baino gehiagoko informazioa. Datu ekonomikoak III. eranskinean jasotako inprimakian beteko dira.

7.8. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. Orobat, ez dira aintzat hartuko 7.1 ataleko balorazioan 25 puntura iristen ez diren proiektuak.

7.9. Hutsik uzten diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

8.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta, halaber, deialdiaren fitxan argitaratuko da.

Berariazko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

Presuntziozko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, helbide elektroniko honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

9.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

9.1. 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina), deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak gizarte interesekotzat hartuko dira, baldin eta aipatu foru dekretuaren 25.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten badituzte. Ondorio horietarako, IV. eranskina bete beharko dute pertsona edo entitate eskatzaileek.

9.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

9.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek bukaerako memoria batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

10.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona edo entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

10.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoek izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Tramiteen bilatzailean dagoen 2024ko Mintegiak deialdiaren fitxaren bidez betetzen ahalko dira gardentasun betebeharretarako ereduak (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/sorkuntza-artistikoko-mintegi-eta-lantegietarako-laguntzak).

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde publikoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, ezarritako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

10.3. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.

10.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak pertsona edo entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen hedapenerako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

10.5. Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, betiere aldaketak, balorazio batzordearen ustez, funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan.

10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, karteletan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri: "Diruz lagundua", Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (liburuxkak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta hura sartzeko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), aurreko atalean deskribatutako baldintzak betez.

10.7. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

10.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

10.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko, behar bezala ikuskatuak edukitzea kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak, betiere pertsona edo entitate onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

10.10. Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.

10.11. Enpresak edo profesionalak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaitutakoan. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotako adierazleekin alderatuta.

10.12. Entitateak konpromisoa hartu beharko du hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabiltzeko jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad", helbide honetan dagoena: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

11.–Ordainketa.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

11.1. Oro har.

Oro har, pertsona fisiko edo entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Justifikazio hori proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate edo pertsona fisiko bakoitzeko ordainketa partzialeko 3 eskaera gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori V. eranskinean ageri den Excel txantiloian igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

5.1.d oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako xehetasunak eman beharko ditu.

d) Egindako ordainketen egiaztagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Entitateen kasuan, dokumentazio hori ordainketa partzial bakoitza egin aurretik edo ordainketa osoa eskatzean aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

11.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete lehenago (hots, 2024ko urriaren 6an, egun hori barne).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Eskaera, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

5.1.d oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako xehetasunak eman beharko ditu.

d) Konturako ordainketa eskatzeko unean baliabide propioak, besteren baliabideak edo beste dirulaguntza batzuk jaso badira, zerrenda zenbakituan zehaztu beharko dira, V. eranskineko dagokion fitxan, eta zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerei nola aplikatu diren adierazi beharko da.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Agiri horiek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

11.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak Kultura Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, ordainketa mota (aurrerakina) eta eskatutako zenbatekoa adierazita, eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko beharrezkoa dela frogatuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, banketxeak emandako banku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurrerakina eskatu zen egunean erabilgarri zeuden funtsak egiaztatzen dituena, bai eta data horretatik aurrera jaso edo egin gabe dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda ere, hilabeteka banakatuta.

Entitateen kasuan, dokumentazio hori ordainketa partzial bakoitza egin aurretik edo ordainketa osoa eskatzean aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

12.–Justifikatzeko epea eta modua.

V. eranskina bete behar da, eranskin horretako jarraibide-orriaren arabera.

12.1. Aurreko atalean adierazitako ordainketa moduetatik edozein aukeratuta ere, dirulaguntza likidatzeko, pertsona edo entitate onuradunek justifikazio-agiriak aurkeztuko dituzte diruz lagundutako proiektua bukatu ondoren, eta, betiere, 2024ko azaroaren 6ra arte (egun hori barne), honako dokumentazio hau aurkezteko azken eguna baita:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) 11.1 oinarrian eskatutako agiriak, 11.1.f) epigrafea izan ezik.

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 10.11 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Agiri horiek bereizita eta behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2023ko azaroaren 1etik 2024ko azaroaren 6ra artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien barruan 2024ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2024ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, onuradunak, beranduenez 2025eko urtarrilaren 31n, likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

V. eranskin horretan, halaber, jakinarazi behar da balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu edo konpentsatu daitekeen, eta hainbanatuz gero, hainbanaketaren ehunekoa adieraziko da.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

12.2. Justifikazio-kontua ematea entitate onuradunak nahitaez bete beharreko egintza da, eta 12. oinarri honetan eskatutako dokumentazioa sartu behar da bertan, entitate deklaratzailearen erantzukizunpean eta deialdian ezarritako epean.

Ezarritako epean hala justifikatu ezik, justifikatu ez diren gastuei dagokien dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea oinarri honetan adierazitako dokumentazioa.

12.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

Dirulaguntzaren espedientea kudeatzen duen unitateak argibideak eskatzeko jarduketaren bat egiten badu, jarduketa horrek ezin du ekarri dokumentu batzuk beste batzuekin ordezkatzea, ez eta, oro har, gerora sortutako dokumentuak aurkeztea ere.

13.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

Jasotako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak eginen duen jardueraren kostua baino handiagoa.

14.–Kobratzeko eta itzultzeko eskubidea galtzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osorik edo partzialki.

Pertsona edo entitate onuradunak ez baditu betetzen dirulaguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Pertsona edo entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Justifikazio-betebeharra 12.1 oinarrian zehaztutako epearen barruan betetzen ez bada, honako mailakatze-irizpide hau hartuko da kontuan bereziki:

–Egiaztagiriak azaroaren 6a baino geroago baina azaroaren 21a baino lehen aurkezten badira, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da gehienez, epez kanpo aurkeztu arte igaro diren egunen kopuruaren proportzioan.

–Egiaztagiriak azaroaren 21a baino geroago aurkezten badira, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

15.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluan.

16.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

17.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

18.–Ereduen eta plantillen zerrenda.

Dokumentu hauek 2024ko Mintegiak deialdiaren fitxan daude eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/sorkuntza-artistikoko-mintegi-eta-lantegietarako-laguntzak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera aurkezteko fasea:

–I. eranskina.–Eskaera eredua.

–II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.

–III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

Laguntzak emateko fasea (laguntzak ematen direnetik hilabeteko epean, pertsona edo entitate onuradunek soilik):

–IV. eranskina.–Kultur mezenasgoa.

–Gardentasunari buruzko adierazpena, pertsona fisikoek izan ezik:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf/3d5874e2-31de-b2e9-3eb5-09c0ba0b6095?t=1663584147715

  • Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

  • Karguen ordainsariei buruzko adierazpena

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

  • Urteko azken kontuen kopia.

Justifikazio fasea (pertsona edo entitate onuradunek soilik):

–V. eranskina.–Justifikazioen datu ekonomikoak (eta 11. eta 12. oinarrietan adierazitako agiriak).

Iragarkiaren kodea: F2403324