56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

192E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Maitane Manrique Sarasola andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, Foru Komunitateko Administrazioko ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandakoak ere,

AGINTZEN DUT:

1. Maitane Manrique Sarasola andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Departamentuari atxikita dago.

2. Foru agindu honek 2024ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2403761