56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Akats zuzenketa, bake epaileen izendapeneko abizen batean

Erabakia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari jaunak 2024ko otsailaren 19an hartua, Mirafuentesko bake epaitegiko ordezko epailearen izendapena dela-eta.

Akats material bat aurkitu da Justizia Auzitegi honetako Gobernu Salak otsailaren 5eko bilkuran hartutako erabakietako batean, zehazki, hogeita batgarren erabakiaren idazketan, hartan gaizki jaso zelako Mirafuentesko bake epaitegiko ordezko epailearen, Silvia López de Dicastillo Sanz de Galdeano andrearen, bigarren abizena, "Sanz de Murieta" jartzen baitzuen, "Sanz de Galdeano" jarri beharrean. Era berean, izendapen hori otsailaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenez eta han ere akats berbera agertzen zenez, "Sanz de Murieta" jartzen baitzuen, "Sanz de Galdeano" jarri beharrean, akatsa zuzendu beharra dago, jasota gera dadin "Sanz de Galdeano" dela bigarren abizena, hala baita. Aditzera eman bekie egindako zuzenketa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lehendakari jaunari, Vianako Bake-epaitegien Idazkaritzen Elkartzeko ofizial-idazkari andreari, Lizarrako epaile dekano jaunari eta Justizia Ministerioak Nafarroan duen lurralde-kudeatzaile jaunari, halaber, egin bedi beharrezko dena zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta dagokion ziurtagiria atxiki bekio bake epaileen izendapenari buruzko espedienteari, 239/09 zenbakia duenari.

Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2403020