56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen 2022ko abenduaren 14ko 577. alkatearen ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Lesakako Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du, zeinen bidez izendatzen baita Lesakako Udalaren zerbitzura lan-kontratudun finko gisa arituko den izangaia:

133/2024 Ebazpena, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez María Belen Mutuberria Vergara andrea lan-kontratudun finko izendatzen baita dinamizatzaile turistiko-kulturala lanpostuan aritzeko (lan-kontratudun finkoen plantilla organikoan 1 zenbakia duena).

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko martxoaren 20an izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lesakan, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2403785