56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez Izendapena

Alkatetza honek, 2024ko martxoaren 4ko 199. Ebazpenaren bidez, erabaki du Jesús María López Goñi izendatzea lorezaintzako arduradunaren lanpostuan aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Lanpostua C mailakoa da, eta plantilla organikoan 79 kodearekin identifikatua. Hori guztia, bat etorriz honako hauekin: lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztu bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamena (deialdia 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa.

Izangai izendatuak izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza; izendapenak egun horretatik aitzina izanen ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2403852