56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 28an hartua, Gestamp Navarra SAk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

Gestamp Navarra SAk, 2023ko azaroaren 22an, "Instalazio berria (MN3) Gestamp Navarran, VW Navarran ekoizten diren ibilgailu elektrikoen karrozerien egiturak beroan estanpatzeko eta mihiztatzeko" izeneko inbertsio proiektuaren foru intereseko deklarazioa eskatu du. Proiektua Getze Galarren (Nafarroa) gauzatuko da.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "Instalazio berria (MN3) Gestamp Navarran, VW Navarran ekoizten diren ibilgailu elektrikoen karrozerien egiturak beroan estanpatzeko eta mihiztatzeko" izeneko inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan jasotako ondorioetarako. Proiektuaren sustatzailea Gestamp Navarra SA da, eta Getze Galarren gauzatuko da. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Gestamp Navarra SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2403531