56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 21ean hartua, informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatzen dituena, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 8. artikuluaren 1. zenbakiak ezartzen du ezen Nafarroako administrazio publikoek, herritarrek informazio publikoa izateko eskubidea benetako bihurtzeko, informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatuko dituztela. Foru lege horretan ezarritako betebeharrak behar den denboran eta moduan tramitatzearen ardura izanen dute, oraingo artxibo sistemarekin, eta, bereziki, artxibo elektroniko bakarrarekin elkarlanean.

Foru lege horren 8. artikuluaren 2. zenbakian, berriz, ezarrita dago ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren sektore publiko instituzionalaren esparruan, informazio publikoaren ardura izateko izendatzen diren unitateak, zein departamenturi atxikita edo lotuta dauden, hango idazkaritza tekniko nagusiak koordinatuta arituko direla, edo beren sektore publikoko entitate instrumentaletan baliokideak diren gobernu organoek edo organo exekutiboek koordinatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu guztiek egin dute proposamena bakoitzaren eskumen esparruan informazio publikoaren ardura izanen duten unitateak izenda daitezen, departamentu bakoitzaren egitura organikoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, administrazio unitate hauek izendatzea informazio publikoaren arduradun:

–Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan:

  • Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzua.
  • Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua.
  • Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analitika Aurreratuaren, Prospekzioaren, Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Atala. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dago.
  • Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzua.
  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza.
  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atala.

–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.
  • Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Gai Administratiboak, Langileria eta Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan:

  • Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atala.
  • Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzua.
  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

–Ekonomia eta Ogasun Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren Atala.
  • Nafarroako Foru Ogasuneko Azterlan Fiskalen Atala.

–Hezkuntza Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala.

–Osasun Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Langileria eta Artxibo Bulegoa.

–Lurralde Kohesiorako Departamentuan:

  • Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Laguntza Tekniko-administratiboaren Atala.
  • Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Berrien Zerbitzuko Administrazio Aferetarako Bulegoa.
  • Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Berrien Zerbitzuko Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Atala.
  • Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiko Garraioaren Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoa.
  • Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atala.

–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Modernizazioa Bultzatzeko Atala.
  • –Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan:
  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala.

–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan:

  • Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Zerbitzua.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzua.
  • Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Atala.

–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan:

  • Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
  • Barne Zuzendaritza Nagusia.
  • Justizia Zuzendaritza Nagusia.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan:

  • Landa eta Ingurumen Estatistikaren eta Informazioaren Atala.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Atala.
  • Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atala.

2. Erabaki hau departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta informazio publikoaren ardura duten unitate horiei guztiei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2403230