56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak hartua, Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileen plantilla organikoa onesten duena, baita funtzionarioen zerrenda ere.

Nafarroako Kontseiluak, 2024ko otsailaren 21ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

"Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (1. artikulua) eta ezartzen du horko langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (24. artikulua). Foru lege horren garapenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, Kontseiluari esleitzen dio bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, zeina urte bakoitzeko abenduaren 31n itxiko baita, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).

Beraz, xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2024ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren langileen plantilla organikoa onestea, honako hau, hain zuzen:

LANPOSTUA

ZENBAKIA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

MAILA

IZENDAP. LIBREA

ESKLUSIBOTASUNA

LANPOSTUA

MAILAREN
OSAGARRIA

Idazkaritza Lehendakaritza (1)

1

K

X

Legelaria (1)

1

F

A

55

63

(1) Lanaldi zatitua (goizez eta arratsaldez)

F: funtzionarioa

K: kabineteko behin-behinekoa-izendapen librekoa

2. 2024ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

LANPOSTUA

EGOERA ADMINISTRATIBOA

Lanpostu hutsa

A

Legelaria

3. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin".

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, Alfredo Irujo Andueza.–Kontseilari-idazkaria, Hugo López López.

Iragarkiaren kodea: F2403474