56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

673/2024 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen (administrazioa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean erdi mailako tituludunen (administrazioa) lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2047/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.

Geroago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 2537/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (administrazioa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei jakinaraztea 2024ko martxoaren 18a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna. Ekitaldi hori Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusian edo Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusian, destinoaren arabera.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 3 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ZAMAK
ERABILTZEA

GOIBURU IMAZ, MARIA JESUS

0010110

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEP.

BAKEAREN, BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

ANDUEZA GAZOLAZ, FRAN­CISCO JAVIER

0000835

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUNEKO ITN

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUNEKO ITN

FUNTZIONARIOA

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

HERRIA

0008469

INDUS. ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP.

ENPRESEN SUSTAPENERAKO ZN

FUNTZIONARIOA

INGELESA - FRANTSESA

IRUÑA

0009795

INDUS. ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP.

MERKATARITZA ETA KONTSUMO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

0009840

INDUS. ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP.

MERKATARITZA ETA KONTSUMO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2403400