56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

656/2024 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 852/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 1579/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 3798/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei jakinaraztea 2024ko apirilaren 16a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna. Ekitaldi hori honako toki hauetan izanen da, destinoaren arabera: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko, Eskubide Sozialetako Departamentuko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 4 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

ELIZALDE LASHERAS, ALBERTO

0062498

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

ACEÑA LAPARRA, BEATRIZ

0011004

BARNEA, FUNTZIO PUBLIKOA ETA JUSTIZIA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

FUNTZIONARIOA

GOÑI URRIZOLA, IÑAKI

0010473

EKONOMIA ETA OGASUNA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

TELLECHEA OLAIZ, MAITE

0066600

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IGLESIAS ALVAREZ, FRANCISCO JAVIER

0010921

ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKAK

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

VITRIAN CONDE-SALAZAR, JAVIER JESUS

0072084

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

0003820

BARNEA, FUNTZIO PUBLIKOA ETA JUSTIZIA

BARNE ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

0038024

HEZKUNTZA

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

0072613

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

0039409

HEZKUNTZA

HEZKUNTZAKO ITN

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2403188