56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

95/2024 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren bidez deitutako hautapen probak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia).

Bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin, Justizia Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren bidez Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko langileei (txanda irekikoak) destinoak esleitzea I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, honako hau kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Destinoa eskuratzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa hartzen duten funtzionarioek, jadanik Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegokoak edo Laguntza Judizialeko kidegokoak badira eta kidego horietako batean jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute Justiziako Zuzendaritza Nagusira joan beharko lanpostuaz jabetzera, aski izanen baita aukera horren berri ematea Justiziako Zuzendaritza Nagusiari posta elektronikoaren bidez (Negociado.Personal.DGJusticia@cfnavarra.es), lanpostuaz jabetzeko lehenengo atalean adierazitako epearen barruan, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren adierazpenaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren adierazpena biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.

Hirugarrena.–Funtzionarioek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioan egindako zerbitzuen jarraitutasunean hutsunerik ez izatea nahi badute, lanpostuaz jabetzeko denbora tarte bat behar dutenez nahitaez, zilegi izanen dute baimen ordaindua eskatzea Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko edo Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionario gisa duten destinoari dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunari edo lurralde kudeatzailetzari. Baimen ordaindu hori egun batekoa izanen da herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa herriz aldatu beharra badago, salbu eta Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik bidaiatu behar badute, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek egun balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea baimen egun horietako batean eginen da. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena.

Funtzionarioa beste lurralde kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoan edo Laguntza Judizialeko kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman diezaioten eta lanpostua uztea besterik gabe egin dadin Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostuaren jabetza hartu baino egun bat lehenago, dagozkion ordainsariak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Laugarrena.–Nolanahi ere, jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, Justizia Zuzendaritza Nagusiak F1R dokumentuaren ale bat igorriko du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, nominan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan; beste ale bat Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da, beste bat interesdunari, eta beste bat destinoko organo judizialera, jasota geldi dadin.

Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.

Seigarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaz baliatuz, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.

Zazpigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek, beren lehentasunekin bat etorriz kalifikazio hurrenkeraren arabera nahitaezko destinoa esleitu bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu harik eta bi urte iragan arte, ebazpen honen datatik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.–Urtarrilaren 16ko 28/2024 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuetatik ebazpen honetan esleitu gabe gelditzen direnek lanpostu betegabeak izaten jarraituko dute, deusetan galarazi gabe lehiaketa arrunt batean lanpostu huts gisa iragarri ahal izatea, lan publikoaren eskaintzarik egiten ez bada, edo dagokion lan publikoaren eskaintzan ez bada beharrezkotzat jotzen dauden lanpostu betegabe guztiak iragartzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–IZAPIDETZE PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOKO KIDEGOA

Txanda irekia.

ORDENA ZK.

IFZ

DEITURAK ETA IZENA

UNITATEAREN DESKRIBAPENA

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

HERRIA

AUTONOMIA ERKIDEGOA

1

***3975**

EQUISOAIN AZCONA, IRANTZU

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

2

***2413**

AZCARATE LOPEZ, MARIA

LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

3

***4166**

HOLER CANO, ANA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 3. ATALA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

4

***4216**

PEREZ GOÑI, NIEVES

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 2. ATALA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

5

***7925**

FERNANDEZ SASTRE, MARIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 2. ATALA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

6

***9528**

GONZALEZ GUTIERREZ, IVAN

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

7

***1561**

CIERVIDE TAPIZ, MAITE

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

8

***0353**

MONTES MONTES, RAQUEL

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

9

***4550**

SALVOCH ASIAIN, SILVIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

10

***6356**

ECHAVARRI ANDUEZA, ALEJANDRA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

11

***1281**

FERNANDEZ VILLAGRASA, MARCOS

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

12

***2017**

JIMENEZ GALVEZ, MARIA JOSE

LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

13

***4619**

GUTIERREZ SAN PEDRO, ESTHER

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

14

***3696**

MORENO GARCIA, CELIA

JUS. AUZ. NAG.-LAGUNTZA ZERBITZUA (Nafarroako Probintzia Auzitegiko 3. Atalari atxikia aldi baterako)

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

15

***2248**

APEZTEGUIA PALMA, LEYRE

ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

16

***2700**

SENOSIAIN MAYA, JULIA ISABEL

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

17

***9589**

SUESCUN VELEZ, EDURNE

LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

18

***9586**

VILLANUEVA RUIZ DE TEMIÑO, MARIA DE LAS MERCEDES

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

19

***2970**

PEREZ MUÑOZ, ANA MARÍA

JUS. AUZ. NAG.-LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 2. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

20

***4879**

LOPEZ BARQUIN, RICARDO DAVID

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

TUTERA

NAFARROA

21

***4075**

BEJAR MARTIN, JOSE MANUEL

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

22

***3158**

RUANO MENA, SARA

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

23

***2313**

AZPILICUETA DIAZ DE CERIO, LEYRE

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

24

**6065**

ARIAS RODRIGUEZ, GLORIA DEL ROSARIO

LEHEN AUZIALDIKO 9. EPAITEGIA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRUÑA

NAFARROA

25

**7073**

GIMENEZ PEREZ, IVAN

DEKANOTZA

IZAPIDETZE P. ETA A.

TAFALLA

NAFARROA

Iragarkiaren kodea: F2404076