56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

532/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Carmen Oquiñena Marco andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Irakaskuntza Zerbitzuko Graduondoko Ikasketetarako eta Irakaskuntzaren Antolamendu eta Programaziorako Ataleko Irakaskuntza Programatu eta Antolatzeko Unitateko buru izendatzen du (442 zenbakidun lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko urtarrilaren 12an emandako 100/2024 Ebazpenaren bidez, burutzen deialdietan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2024ko otsailaren 19a ezarri zen txosten lana aurkezteko azken egun gisa.

442 zenbakidun burutza betetzeko, honako hauek izan ziren onartuak:

Alberto Munguira Elizondo jauna

María Carmen Oquiñena Marco andrea

Ezarritako epea amaituta, María Carmen Oquiñena Marco andreak beste inork ez zuen aurkeztu txosten lana.

Deialdiaren 10.1 oinarriak xedatzen duenez, epea igarota txosten lana aurkezten ez dutenak lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Alberto Munguira Elizondo jauna lehiaketatik kanpo gelditu denez, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 11.2 artikuluan eta deialdiaren 10.7 oinarrian ezarritakoa aplikatzea. Agindu horien arabera, hautagai bakarra dagoenean eta deialdia baino lehenagoko bi urteetan lanpostuan etenik gabe jardun duenean, María Carmen Oquiñena Marco andrearen kasuan bezala, lanpostua automatikoki esleituko zaio.

505/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko otsailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana), Irakaskuntza Zerbitzuko Graduondoko Ikasketetarako eta Irakaskuntzaren Antolamendu eta Programaziorako Ataleko Irakaskuntza Programatu eta Antolatzeko Unitateko burutza esleitu zitzaion (442 zenbakidun lanpostua) Carmen Oquiñena Marco andreari.

Deialdiaren 10.7 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Carmen Oquiñena Marco andrearen izendapena egitea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Carmen Oquiñena Marco andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Irakaskuntza Zerbitzuko Graduondoko Ikasketetarako eta Irakaskuntzaren Antolamendu eta Programaziorako Ataleko Irakaskuntza Programatu eta Antolatzeko Unitateko buru izendatzea (442 zenbakidun lanpostua).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2403899