56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1771E/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren esku uzten duena langileriaren eta kontratazio publikoaren arloko zenbait eskudantziaren erabilera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 11. artikuluan xedatzen duenarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Artikulu horrek ezartzen duenez, eskumenen eskuordetzea noiznahi egin edo errebokatu daiteke, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ezartzen du, halaber, eskuordetze baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.

Departamentuaren jarduerak garatzeko beharrezkoak diren eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, egokitzat jotzen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren esku uztea langileriaren arloko, kontratazio publikoaren arloko eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren jardueraren arloko zenbait eskudantziaren erabilera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren esku uzten da Barneko zuzendari nagusiari dagozkion eskudantzia hauen erabilera:

1.1. Bertako langileei dagokienez:

a) Langileak zuzentzeko eta antolatzeko ahalmenak erabiltzea, haien mailarekin eta izendapenarekin bat datozen eginkizunak eta funtzioak esleitzekoak barne.

b) Arauz ezarritako oporrak, lizentziak eta baimenak ematea.

c) Aparteko orduak egiteko baimena ematea, arauz ezarritako baldintzetan.

Kontratazio publikoaren arloan:

Kontratazio publikoaren gaineko eskumenak, bere eskumen esparruaren barnean.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren jarduerari dagokionez:

Eskolak antolatutako prestakuntza ikastaroen tituluak, diplomak eta ziurtagiriak ematea eta, hala badagokio, ikastaro horiek homologatzea edo baliozkotzea.

Prestakuntza ekintzak baimentzea.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan prestakuntza jarduerak emateagatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileei konpentsazio ekonomikoak ordaintzea onestea.

2. Eskuordetze honen bidez ematen diren ebazpen guztietan, horren berri eman beharko da espresuki, eta ebazpen horiek Barneko zuzendari nagusiak emanak balira bezala hartuko dira ondorio guztietarako.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2403556