56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

713/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 500/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen zen, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzako 2024ko urtarrilaren 30ean bidalitako txostenean oinarrituta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 500/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezarri zen, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Akats bat atzeman da; izan ere, Mirian Estebanez Ruiz andrea oker baztertu zen hautapen-prozesutik. Beraz, akats hori zuzendu egiten da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea honako honetan dagoen akatsa: 500/2024 Ebazpena, otsailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena. Honako hau dioen tokian: "Mirian Estebanez Ruiz andrea eta Ana Martín Campos andrea deialditik kanpo utzi direla, deialdiaren xedeko lanpostuan langile finko bihurtu direlako", honako hau behar du: "Ana Martín Campos andrea deialditik kanpo utzi dela, deialdiaren xedeko lanpostuan langile finko bihurtu delako".

Mirian Estebanez Ruiz kontratatzea, lan araubidean eta lanaldi partzialarekin/partzialean, eta Iruñeko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikitako 69007 lanpostua esleitzea. Kontratua kontratua 2024ko otsailaren 28an sinatu beharko du.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403507