56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

692/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako medikuaren (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, izendapen proposamen osagarri batzuk sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Bigarren izendapen osagarriaren ondoren, jabetza hartzeko egunean bertan borondatezko eszedentzia hartzea onartu zaie, administrazio publiko honetan edo beste batean modu finkoan zerbitzuak egiten egoteagatik, honako hauei: Carlos Javier Fernández González jauna, Virginia Ruiz de Eguino Ruiz de Eguino andrea eta Pablo García Echeverría jauna.

Beraz, deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, 2024ko urtarrilaren 16an argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, hirugarren izendapen proposamen osagarria, zeinak Herminia Aguirre Urzaiz andrea, Álvaro Germán Landeo Fonseca jauna eta Amaya Ibarrola Bolt andrea proposatzen baititu, haiek baitziren hurrengoak izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) lanpostuetan aritzeko, Herminia Aguirre Urzaiz andrea, Álvaro Germán Landeo Fonseca jauna eta Amaya Ibarrola Bolt andrea.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko martxoaren 19an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Reina Sofía Ospitaleko Langileria Zuzendaritzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketako Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazio Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

LANTOKIA

HERRIA

AGUIRRE URZAIZ, HERMINIA

72470

LZBko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

LANDEO FONSECA, ALVARO GERMAN

72983

LZAko MEDIKUA

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

IBARRA BOLT, AMAYA

69404

LZBko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2403509