56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluak ezartzen du Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dutela, batetik, esparru horretan izendatutako prebentzio delegatuek (departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen beste horrenbeste ordezkarik, zeinak Hezkuntzako kontseilariak izendatuko baititu.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean parte hartu behar duten Hezkuntza Departamentuaren hamabost ordezkariak izendatzea.

Adierazitakoarekin bat, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Administrazioak honako ordezkari hauek izanen ditu Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean:

–Hezkuntzako zuzendari nagusia.

–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia.

–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia.

–Idazkari tekniko nagusia.

–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.

–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

–Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burua.

–Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta interesdunei.

Iruñean, 2024ko otsailaren 23an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2403429