56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

679/2024 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 31ko 406/2024 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatu ziren eta xedatu zen bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.

Akats bat dago aipatu ebazpenaren 5. apartatuan. Hortaz, zuzendu egiten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 406/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren zeladore lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Zuzenketa honela eginen da:

Honako hau dioen tokian:

"Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko otsailaren 13an.

5. Sandra Ardoiz Visanzay andreari eta Raquel Gómez Gutiérrez andreari dagokienez, epearen zenbaketa etetea, egiaztatu duten ezinbesteko kasua desagertu arte.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Tuterako Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz."

Honako hau behar du:

"Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko otsailaren 13an.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Tuterako Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz."

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Tuterako Reina Sofia ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403518