56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

657/2024 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 81/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 895/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 26an.

Aditzera eman behar da proposatutako izangaietako batek, María Carmen Lana Aldea andreak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu duela epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko, honako izangai hauek: Inés Álvarez de Eulate Pagola andrea, María Arantzazu Yoldi Ruiz andrea, Amaya Lasarte Arangoa andrea, Ana Isabel Barberena Jiménez andrea, Jesús Víctor Donazar Andrés jauna, María Milagros Larrayoz Dutrey andrea, María Ignacia Redrado Laraña andrea, Carlos López Ruiz jauna, José Eduardo Zabalza Zamarbide jauna, Isabel María García Sánchez andrea, María Elena Lacoma Sancho andrea, Juan Carlos López Taúles jauna, María Uxua Berruezo Amatriain andrea, Rosa María Romero Vélaz andrea, María Pérez Leoz andrea, Nuria Sanz de Galdeano Larrión andrea, Miguel Javier San Martín Ayerra jauna, María Visitación Naranjo Aguedo andrea, Martín José Azcárate Seminario jauna, Inmaculada Del Castillo Artázcoz andrea, Ana Rosa Elizalde Vizcay andrea eta José Miguel Herrán Azanza jauna.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Epearen zenbaketa etetea María Carmen Lana Aldea andrearentzat, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko martxoaren 22an jabetu beharko dute lanpostuaz, toki hauetan, dagokienaren arabera: Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren edo Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren idazkaritza tekniko nagusietan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

6. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUNTZA

GIDABAIMENA

ALVAREZ DE EULATE PAGOLA, INES

0007537

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

YOLDI RUIZ, MARIA ARANTZAZU

0038023

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LASARTE ARANGOA, AMAYA

0006948

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

BARBERENA JIMENEZ, ANA ISABEL

0006742

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

DONAZAR ANDRES, JESUS VICTOR

0035672

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LARRAYOZ DUTREY, MARIA MILAGROS

0007538

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

REDRADO LARAÑA, MARIA IGNACIA

0008323

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LOPEZ RUIZ, CARLOS

0009380

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ZABALZA ZAMARBIDE, JOSE EDUARDO

0009831

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

GARCIA SANCHEZ, ISABEL MARIA

0007458

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LACOMA SANCHO, MARIA ELENA

0006741

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LOPEZ TAULES, JUAN CARLOS

0007525

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

ENPRESEN SUSTAPENERAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

BERRUEZO AMATRIAIN, MARIA UXUA

0009381

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ROMERO VELAZ, ROSA MARIA

0007512

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

PEREZ LEOZ, MARIA

0066925

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUNEKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SANZ DE GALDEANO LARRION, NURIA

0008178

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SAN MARTIN AYERRA, MIGUEL JAVIER

0002479

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

NARANJO AGUEDO, MARIA VISITACION

0007500

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

AZCARATE SEMINARIO, MARTIN JOSE

0009378

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

DEL CASTILLO ARTAZCOZ, INMACULADA

0038509

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

UNIBERTSITATEKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

EREMU MISTOA

ELIZALDE VIZCAY, ANA ROSA

0001033

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

ENPRESEN SUSTAPENERAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

I B2

X

HERRAN AZANZA, JOSE MIGUEL

0039460

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2403214