56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1551/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Isabel Soberanas Carmona andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko burua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Departamentuari atxikita dago.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12.ñ) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Isabel Soberanas Carmona andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko otsailaren 29an izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketa eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Langileria Atalera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Bulegora.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2403656