56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Hezkuntza kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Juan Antonio Sola Ibarra, Hezkuntza Departamentuko Langile arloko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Juan Antonio Sola Ibarra, Hezkuntza Departamentuko Langile arloko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko otsailaren 28an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2403351