56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

579E/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Mª Fernández Navascués andrea Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.1 artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarrean dagoen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana María Fernández Navascués andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean hartu beharko du izendapenaren xede den lanpostuaren jabetza.

3. Ebazpen hau Ana María Fernández Navascués andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2403613