56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 21ean hartua, Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordea berritzen duena.

Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriak honako hau ezartzen du: "1. Nafarroako Gobernuak Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordea sortuko du, zeregin hauetaz arduratzeko unitate gisa: oro har, foru lege honetatik sortzen diren neurrien ezarpena bultzatu eta koordinatzea, haien ezarpen maila baloratzea, eta, kasua bada, behar diren neurri zuzentzaileak sustatzea foru lege honetan jasotako xedapen guztiak guztiz eraginkorrak izan eta bete daitezela lortzeko".

Halaber, honako hau adierazten du bigarren xedapen gehigarri horrek berak:

"2. Jarraipen Batzordeko burua gardentasunaren arloko eskumena duen departamentuko titularra izanen da, eta horrez gainera, kide hauek ere izanen dira batzordean: Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren, teknologia berrien, administrazio elektronikoaren eta herritarren arretaren arloetan eskumenak dituzten zuzendaritza nagusietako titularrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-arlo bakoitzetik ordezkari bat bederen, gutxienez zuzendari nagusi izanen direnak".

Nafarroako Gobernuak 2020ko azaroaren 18an hartutako erabakiaren bidez, Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordea sortu, eta haren osaera ezarri zen.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu egitura, eta Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordearen osaera egitura berrira egokitu beharra dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu guztiek behar den proposamena egin dute Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordean izanen duten ordezkaria izendatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordea berritzea. Kide hauek izanen ditu:

–Burua: Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria.

–Batzordeko kideak:

  • Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren izenean.
  • Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari-kudeatzailea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren izenean.
  • Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zuzendari-kudeatzailea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren izenean.
  • Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari-kudeatzailea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren izenean.
  • Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Hezkuntza Departamentuaren izenean.
  • Osasuneko zuzendari nagusia, Osasun Departamentuaren izenean.
  • Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren izenean.
  • Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusia, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren izenean.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren izenean.
  • Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren izenean.
  • Justiziako zuzendari nagusia, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren izenean.
  • Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren izenean.
  • Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren izenean.

Batzordeko idazkaria izanen da Gardentasun eta Osotasun Ataleko burua.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2403231