56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

526E/2024 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, berriz, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Otsailaren 22an, batzordeko idazkari Inés García Huarte andreak karguari uko egiten ziola jakinarazi zuen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Inés García Huarte andrea, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkaria.

2. Irene Martínez García andrea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea.

Horrela, honako hauek osatzen dute osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Ana Ariztegui Echenique andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 3ko 1383E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

Cristina Villanueva Tres andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua.

Blanca Sánchez Burgaleta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 30eko 953E/2022 Ebazpenaren bidez izendatua.

Mª José Algarra Ustarroz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Sonia Ropero Moriones andrea, otsailaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Idoya Laspalas Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Irene Martínez García andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2403439