56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

46E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Joaquín Resano Egea jauna, Nekazaritza Ekologikoari Laguntzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Joaquín Resano Egea jauna, Nekazaritza Ekologikoari Laguntzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko martxoaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2403795