56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Ana Pilar Hernández Pérez andrea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Suhiltzaileen, Babes Zibilaren eta Larrialdien arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Pilar Hernández Pérez andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Suhiltzaileen, Babes Zibilaren eta Larrialdien arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2024ko otsailaren 29a izanen du burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2403503