56. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alfredo Fanlo Nuin jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Alfredo Fanlo Nuin jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko otsailaren 29tik izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 23an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2403399